ŠK Slovan Bratislava

ŠK Slovan Bratislava (izen osoa Športový klub Slovan Bratislava Bratislava futbal, a.s.) Eslovakiako futbol talde onena da palmaresari dagokionez, Bratislava hiriburukoa. 12 aldiz irabazi du Eslovakiako futbol liga eta beste 8 aldiz Txekoslovakiakoa. Hauetaz gain Europako Futbol Errekopa irabazi zuen 1969an.

ŠK Slovan Bratislava
Ezizena(k)Belasí (Urdin argiak)
Sorrera1919
Futbol zelaiaPasienky
edukiera: 11.591 lagun
inaugurazioa: 1962
PresidenteaEslovakia Ivan Kmotrík
EntrenatzaileaEslovakia Vladimír Weiss
LigaEslovakiako futbol liga
2022-231.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1963-64ko taldea.
Pasienky estadioa.

Historia aldatu

Slovan 1919ko apirilaren 1ean sortu zen I.ČsŠK Bratislava izenarekin Bratislavako Panonia kafetxean.

Lehenengo urte bikainak 40. hamarkadaren hasieran izan zituen Eslovakiar liga lau aldiz irabazi baitzuen. Hala ere urrezko aroa 60. hamarkadan ezagutu zuen Europa mailako garaipen batekin biribildu zuena, 1969ko Errekoparen finalean FC Barcelona 3-2 gainditu zuenean.

Txekoslovakia zatitu zenean Eslovakiako Liga berreskuratu zen eta gaur egun garaipen gehien dituen taldea da MŠK Žilinarekin lehia gogorrean. Azken tituluak 2013 eta 2014ko Ligak eta 2017 eta 2018ko Kopak ditu. Azken urteetan berriz ere herrialdeko talde indartsuena bihurtu da.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2022
     
 
 
 
2022-2023

Palmaresa aldatu

Eslovakian: 35 aldatu

  • Liga (13): 1994, 1995, 1996, 1999, 2009, 2011, 2013, 2014, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
    • Eslovakiako Liga (1926-1944) (8): 1926, 1927, 1930, 1932, 1940, 1941, 1942, 1944.
  • Kopa (10): 1994, 1997, 1999, 2010, 2011, 2013, 2017, 2018, 2020, 2021.
  • Eslovakiako Superkopa (4): 1994, 1996, 2009, 2014.

Txekoslovakian: 14 aldatu

  • Liga (8): 1949, 1950, 1951, 1955, 1970, 1974, 1975, 1992.
  • Kopa (6): 1955, 1962, 1963, 1968, 1974, 1982.

Nazio artean: 11 aldatu

Europako Futbol Errekopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1969.

UEFA Intertoto Kopa aldatu

  • Txapelduna (10): 1968, 1970, 1972, 1973, 1974, 1977, 1990, 1992, 1993, 1994

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Slovanek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2011-12 UEFA Europa League Liga fasea Slovan
Athletic
1-2
2-1
Athletic
Slovan

Kanpo estekak aldatu