Ireki menu nagusia

Śląsk Wrocław (ofizialki Wrocławski Klub Sportowy Śląsk Wrocław Spółka Akcyjna) Poloniako futbol taldea da, Wrocław hirikoa. Bi aldiz irabazi du liga eta beste bi aldiz kopa.

Śląsk Wrocław
Ezizena(k) Wojskowi
(militarrak)
Sorrera 1947
Futbol zelaia Stadion Miejski
(edukiera: 42.771 lagun)
Presidentea Polonia Piotr Waśniewski
Entrenatzailea Txekia Vítězslav Lavička
Liga Ekstraklasa
2018-19 12.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Stadion Miejski.

HistoriaAldatu

1947an sortu zuten Pionier Wrocław izenarekin baina 1957an Śląsk Wrocław bihurtu zen arte lau izen aldaketa izan zituen. 70. hamarkadan irabazi zituen lehenengo tituluak, 1976ko kopa eta 1977ko liga. Denboraldi hartan Europako Errekopako final laurdenetara iritsi zen, SSC Napolik kanporatu zuen. 1987an kopa eta superkopa lortu zituen.

Azken urteetan talde indartsua osatu du eta 2012an liga berri bat irabazi du.

PalmaresaAldatu

Polonian: 7Aldatu

  • Liga (2): 1977, 2012.
  • Kopa (2): 1976, 1987.
  • Ligako Kopa (1): 2009.
  • Poloniako Superkopa (2): 1987, 2012.

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Śląsk Wrocław taldeak kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1987-88 Europako Futbol Errekopa Lehen kanporaketa Real Sociedad
Śląsk Wrocław
0-0
0-2
Śląsk Wrocław
Real Sociedad

Kanpo estekakAldatu