İzmiteko golkoa (turkieraz: İzmit Körfezi) Marmarako itsasoko ekialdeko muturrean dagoen badia da, Kocaeli probintzian dagoena. Bere izena daraman İzmit hiriaz ez ezik, Gebze, Körfez, Gölcük eta Altınova ere bere ertzetan daude.

İzmiteko golkoa
Datu orokorrak
Motabadia eta Golko
Eponimoaİzmit
Geografia
Map
Koordenatuak40°44′N 29°39′E / 40.74°N 29.65°E / 40.74; 29.65
Honen parte daMarmarako itsasoa
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaKocaeli probintzia

Ekialde-mendebalde norabidean, 48 kilometro inguru hedatzen da, eta iparralde-hego norabidean, berriz, bere zabalera 2-3 kilometrokoa da punturik estuenetan eta 10 kilometro ingurukoa bere zatirik zabalenean. Osman Gazi zubia 2.682 metroko baoko zubi esekia da, 2016an inauguratua, golkoa alderik estuenean zeharkatzen duena, Altınovako puntan, eta İzmit eta Gebze hiriak lotzen dituena.

Antzinatean Astakoko golkoa (antzinako grezieraz: Ἀστακηνὸς κόλπος),[1] izenaz ezagutzen zuten lehenik eta Nikomediako golkoa geroago.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Turkiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.