Ürümqi Diwopu Nazioarteko Aireportua (txinera sinplifikatuz: 乌鲁木齐地窝堡国际机场; pinyinez: Wūlǔmùqí Dìwōpù Guójì Jīchǎng; uigurreraz: ئۈرۈمچى دىئوپا خەلقئارا ئايروپورت), ((IATA: URC, ICAO: ZWWW)), Ürümqi hiriko aireportu nagusia da, eta 2008an 5 milioi bidaiari baino gehiagok erabili zuten.
1973an nazioarteko hegaldietara zabaldu zuten. 2007ko apirilean, bidaiarientzako terminala handitzeko lanak hasi ziren (2.800 milioi yuaneko aurrekontuarekin). Lanak bukatzean, aireportua urtero 16,35 bidaiari hartzeko gaitasuna izango du.
Azken urteetan hirukoiztu egin da Ürümqiko aireportutik igarotako bidaiarien kopurua. 2002an 1.673.400 bidaiarik erabili zuten eta sei urte beranduago, 2008an, 5.817.274 bidaiarik. Igoera hau, nazioarteko hegaldien handitzea dela eta gertatu da, batez ere, Hego Koreatik eta Pakistandik jarritako hegaldiak.
Ürümqi Diwopu nazioarteko aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2002-2013 (milioi bidaiari)
|
Eguneratua: 2014ko apirilaren 6a.[1] |
Ikus, gaineraAldatuErreferentziakAldatu
- ↑ (Txineraz) (xls) [www.caac.gov.cn/I1/K3/201403/P020140324403180721900.xls Txinako Hegazkintza Zibileko Agintaritza. ] (Noiz kontsultatua: 2014-04-06).
Kanpo estekakAldatu