Órbigo

Wikimediako kategoria

Orbigo Espainiako ibai bat da, Leon eta Zamorako probintzietatik igarotzen dena. Sierra de los Grajosen hasten den Luna ibaia eta Leongo Mendietan hasten den Omaña ibaia elkartzen direnean sortzen da, Llamas de la Ribera izeneko udalerri leondarrean.

Orbigo
Orbigo
Nacimiento del Rio Orbigo.JPG
Datu orokorrak
Luzera162 km
Geografia
Órbigo.png
Koordenatuak41°59′24″N 5°42′23″W / 41.9899°N 5.7065°W / 41.9899; -5.706541°59′24″N 5°42′23″W / 41.9899°N 5.7065°W / 41.9899; -5.7065
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaZamorako probintzia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera4.995 km²
Arro hidrografikoaDueroko arro hidrografikoa
Ur-emaria38,81 m³/s
BokaleaEsla

Iparraldetik hegoaldera igarotzen du Leongo probintzia eta bere urak Esla ibaian isurtzen ditu, Benavente udalerria baino beheraxeago.

Bere izenaren jatorria, oraindik argitu gabeko misterio bat da. Orbigo izenak, etimologikoki, "bi ibai" esan nahi du (euskarazko Ur bikoatik). Baina badago beste teoria bat, gaur egun Luna izena duen ibaia, Orbigoren benetako iturburua zena dioena. Beharbada ibai berbera izan ziren, baina, esaten denez, Luna Kondearen garaian, ibaiaren izena aldatzea agindu zen, bere konderriaren barnean aurkitzen ziren urei bere izena jartzeko.

Orbigoren ibaiadarrak

Kanpo estekakAldatu