Ireki menu nagusia

Étienne Borne (Manduel, Gard, 1907ko urtarrilaren 22a - 1993ko ekainaren 14a) frantses filosofoa izan zen.

Étienne Borne
Bizitza
Jaiotza Manduel1907ko urtarrilaren  22a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza 1993ko ekainaren  14a (86 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa École normale supérieure
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Alain
Ikaslea(k) Jacques Derrida
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta filosofoa
Enplegatzailea(k) La Croix
Jasotako sariak

1926an goi-mailako eskolan sartu zen eta han ezagutu zituen Raymond Aron, Jean-Paul Sartre eta Simone Weil. 1930ean filosofiako oposizioa lortu zuen. Irakasle-lanaz gainera, hainbat aldizkari kristau-demokratetan idazten zuen: L´Aube, Sept, Temps présent, Esprit. Nazismoaren eta faxismoaren kontra agertu zen, eta frankismoaren kontra egin zuen. Alderdi demokrata-kristauaren kide gisa izan zuen eragin gehien Bornek. Demokrazia kristauaren ideia berritzen saiatu zen. Haren iritziz kristautasuna baliagarri izan daiteke alderdi demokratiko baten oinarri gisa; bestalde, kristau demokraziak ez du klerikala izan behar, izan ere, elizaren aparatuetatik independente baita. Horrez gainera, onartzen zuen kristauak beste talde politikoetan parte hartzea. Azkenik, onartzen zuen kristau demokraziak arrazoi izan zuela zenbait erabaki politikoetan: nazismoari uko egitea, komunismoa baztertzea, mesfidantza liberalismo ekonomikoari eta sozialismo estatikoari buruz, tokian tokiko elkarteak eta taldeak sustatzea.

ErreferentziakAldatu