Électricité de France

Électricité de France (EDF) frantses estatuko argindar ekoizle, hornitzaile eta banatzaile bat da. Sozietate anonimo gisa eratua da, haren kapitalaren %80a frantses estatuarena delarik. Estatuko zein Europar Batasuneko argindar ekoizle eta hornitzaile nagusia da eta haren egoitza soziala Parisen da.

Électricité de France
Électricité de France logo.svg
Datuak
Mota negozioa, electric utility (en) Itzuli, enpresa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektorea energy industry (en) Itzuli eta Electric power generation, transmission and distribution (en) Itzuli
Herrialdea Frantzia
Jarduera
Kidetza MEDEE power electronics cluster (en) Itzuli
Honen parte CAC 40
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboa Jean-Bernard Lévy (en) Itzuli
Zuzendaria Jean-Bernard Lévy (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko forma Société anonyme
Jabea Frantzia
Zeren jabe
Balore-burtsa Euronext
Historia
Sorrera 1946
Sortzailea
Sorlekua Paris
Aurrekoak Compagnie d'Électricité de l'Ouest Parisien (en) Itzuli
Webgune ofiziala
Facebook: edf Twitter: EDFofficiel Instagram: edfofficiel Edit the value on Wikidata

2017an, irabazi gehien zituzten munduko argindar konpainien artean 3. postuan kokatzen zen[1], eta 34.28 miliar euroko kapitala zuen 2018an[2].

HistoriaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bigarren Mundu Gerra»

Électricité de France enpresa publiko gisa sortu zen 1946ko apirilaren 8an[3], alemaniarren okupazioa bukatu eta bi urtera, Frantziako Nazio Biltzarrak argindarraren eta gasaren nazionalizazioaren aldeko 46-628 legea onartu zuelarik aldeko 491 botorekin (PC, SFIO, MRP, Radicaux, UDSR) eta kontrako 59 botorekin (Parti républicain de la liberté, Républicains indépendants eta eskuineko hainbat alderdi)[4]. Lege proiektua Marcel Paul[5] garaiko industria ekoizpenaren ministroak bultzatu zuen, gerla garaian Erresistentziaren Nazio Kontseiluak (frantsesez, Conseil national de la Résistance) egin proposamenetan oinarriturik[6]. Lege honen ondorioz 1450 argindar ekoizle, hornitzaile eta banatzaile entrepresen jabetza nazionalizatu zen[7].

1996tik landa, Europar Batasunetik sektore elektrikoaren liberalizazioa bultzatu zen eta frantses estatuak 2000 eta 2004 artean EDFen estatus juridikoa aldatu zuen, enpresa burtsan kotizatuz[8][9][10]. Gaur egun, EDF sozietate anonimo bat da, nahiz estatuak akzioen %80a atxiki.

JardueraAldatu

EDFk argindarra ekoizten du, energia berriztagarri zein ez berriztagarriak baliatuz, frantses estatuan zein mundu osoan. Batez ere energia nuklearra baliatzen du argindarraren sortzeko (2017 bukaerako datuak)[11]:

  • nuklearra: %77;
  • hidraulikoa eta beste energia berriztagarriak: %10;
  • gasa: %8;
  • gasa ez beste termikoak: %5;

2017 bukaeran EDF taldearen instalatutako indarraren banaketa mundu mailan:

  • nuklearra: 73 GW
  • hidraulikoa eta beste energia berriztagarriak: 30,9 GW
  • termikoa: 25,4 GW
  • orotara: 129,3 GW

Argindarra ekoizteaz gain hornikuntza lanak ere egiten ditu.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «The world's biggest power companies in 2018» Power Technology | Energy News and Market Analysis 2018-06-21 Noiz kontsultatua: 2020-01-06.
  2. «EDF Cours Action EDF, Cotation Bourse Euronext Paris - Boursorama» www.boursorama.com Noiz kontsultatua: 2020-01-06.
  3. «Loi N 46-628 DU 8 AVRIL 1946 sur la Nationalisation de l'Electricité et du Gaz» www.admi.net Noiz kontsultatua: 2020-01-06.
  4. Gaudy, René, 1940-. (1978). Et la lumière fut nationalisée : naissance d'EDF-GDF. Éditions sociales ISBN 2-209-05297-1. PMC 5221143. Noiz kontsultatua: 2020-01-06.
  5. (Frantsesez) «Ce jour de 1946 où la nationalisation de l’énergie a été décidée par l’Assemblée» L'Humanité 2016-04-08 Noiz kontsultatua: 2020-01-06.
  6. «Programme du Conseil national de la Résistance - Wikisource» fr.wikisource.org Noiz kontsultatua: 2020-01-06.
  7. «Wikiwix's cache» archive.wikiwix.com Noiz kontsultatua: 2020-01-06.
  8. «Loi n° 2000-108 du 10 février 2000 relative à la modernisation et au développement du service public de l'électricité | Legifrance» www.legifrance.gouv.fr Noiz kontsultatua: 2020-01-06.
  9. «Loi n° 2003-8 du 3 janvier 2003 relative aux marchés du gaz et de l'électricité et au service public de l'énergie | Legifrance» www.legifrance.gouv.fr Noiz kontsultatua: 2020-01-06.
  10. «Loi n° 2004-803 du 9 août 2004 relative au service public de l'électricité et du gaz et aux entreprises électriques et gazières | Legifrance» www.legifrance.gouv.fr Noiz kontsultatua: 2020-01-06.
  11. (Frantsesez) «Faits et chiffres 2017» (PDF) Groupe EDF Noiz kontsultatua: 2020-01-06.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu