Çatal Höyükeko emakume eserita
Çatal Höyükeko emakume eserita buztin egosiaz egindako 20 zm.ko iruditxoa da. Turkiako egungo Anatolian dagoen Neolitiko eta Kalkolitiko Çatal Höyük aztarnategian aurkitutakoa, emakume edo jainkosa bat erakusten du, biluzik eta eserita, alboetan bi leopardo dituela. Egun Ankarako Anatoliako Zibilizazioen Museoan ikus daiteke.
Çatal Höyükeko emakume eserita | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | 678 eta ezezaguna |
Sorrera-urtea | K.a. VI. milurtekoa[[Kategoria:Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea hamarkadako eskulturak]] |
Izenburua | Seated Woman of Çatal Hüyük |
Aurkikuntza lekua | Çatal Höyük |
Aurkikuntza data | 1961 |
Aurkitzailea edo asmatzailea | James Mellaart (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Zeramika |
Deskribapena | |
Honen parte da | Neolito |
Kokapena | |
Lekua | Turkia |
Bilduma | Museum of Anatolian Civilizations (en) ![]() |
HistoriaAldatu
K.a. 6000 urte inguruan egin zen. Eskultura James Mellaartek aurkitu zuen, 1961an. Aurkitu zenean elementu batzuk falta zitzaizkion: emakumearen burua, leopardo bat eta eskuineko eskua. Elementu horiek ondoren osatu dira. Hazia gordetzeko ontzi batean aurkitu zen, etxe baten gelan; horregatik etxeko kultoarekin lotutako sinboloa izan daitekeela pentsatu izan da.[1]
AzalpenakAldatu
Iritzi zabalduenaren arabera emankortasunarekin lotutako irudia izan daiteke. Iritzi horren alde emakumearen soin atal handiegiak aipa daitezke. Antzeko ikonografiak beste lekuetan ere aurkitu izan dira; Paleolitoko Venusak gisa ezagutzen dira. Kasu honetan dirudi emakumea tronu batean eserita dagoela erditzeko unean.[1]