Ängsö Parke Nazionala

Ängsö Parke Nazionala (suedieraz: Ängsö nationalpark), Suediako parke nazional bat da, Stockholmgo konderrian dagoena.

Ängsö Parke Nazionala

Kokalekua Suedia
Azalera1.68 km²
Sorrera1909 (1988an zabaldua)

Geografia

aldatu

Stockholmgo uhartediaren iparraldean dagoen Ängsö uhartea erabat hartzen du Parke Nazionalak eta bertara itsasontziz baino ezin da iritsi.

Historia

aldatu

XVII menderarte ubide estu batek banaturiko bi uharte ziren baina isostasiaren eraginez lurra altxatzen ari da eta uharte bakarra eratu da.

1909an bederatzi parke nazional eratu ziren Suedian eta horietako bat Ängsö uhartearen zati bat izan zen. 1988an uharte osora zabaldu zen babes eremua.

Natura

aldatu

Basoak parkearen herena hartzen du. Ongien kontserbaturik dagoen basoetako bat da eta zuhaitz, zuhaixka eta lore bitxi ugari aurkitzen dira bertan. Hala ere zuhaitz ohikoenak haritza, lizarra, astigarra eta urkia dira.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


59°37′25″N 18°45′50″E / 59.62361°N 18.76389°E / 59.62361; 18.76389