Ásiyih Khánum

Bahá'u'lláh-ren lehen emaztea

 Ásíyih Khánum (persieraz: آسیه خانم) ( Teheran, 1820'Akká, 1886 ), Mírzá Ismá'íl-i-Vazír[oh 1] persiar noblearen alaba eta Bahá'u'lláh-ren, Bahá'i Fedearen profeta fundatzailearen, lehen emaztea izan zen. Bere jaiotze data ez da ezagutzen, baina ziurrenik 1820 aldean izango zen noizbait.

Ásiyih Khánum

Bizitza
Jaiotza1820
HeriotzaAkre, 1886 (65/66 urte)
Hobiratze lekuaHaifa
Familia
Ezkontidea(k)Bahá'u'lláh
Seme-alabak
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBahá'í fedea
Baháʼí Faith by country (en) Itzuli

Ezaguna da honako izen edo titulu hauekin ere: Navváb[oh 2] , Hostorik Goratuena, Búyúk K͟hánum[oh 3] edo Hadrat-i-K͟hánum[oh 4][1]

Bera eta Bahá'u'lláh-ren arteko ezkontza egunak hilabete bat iraun zuten 1835ean,[2] irailaren 24ean hasi eta urriaren 22an bukatu, garai hartan goi mailako persiarren artean ohi zen bezala. Zazpi seme-alaba izan zituzten: 'Abdu'l-Bahá, Bahíyyih Khánum, Mírzá Mihdí, Sádiq, Kázim, 'Alí-Muhammad eta 'Alí-Muhammad, horietako lehenengo hiruak baino ez ziren helduarora iritsi.

Baháʼu'lláh eta Ásíyih Khánum Txiroen Aita eta Kontsolamenduaren Ama deitzen zitzaien, beren eskuzabaltasun eta begirune apartagatik. Baháʼu'lláh, Ásíyih Khánum eta haien seme-alabak bahá'í familia sakratutzat hartzen dira.

Ásíyih Khánum 'Akkan hil zen 1886an bere haurrak eta gizona gertu zituela, otomandar inperioan gatibu, eta han egon zen hilobiratuta 1939an bere birbilobak Shoghi Effendik gorpua Haifara eraman zuen arte. Harez geroztik, Karmel mendiko bahá'í lorategi monumentaletan bisita daiteke bere hilobia.

Oharrak aldatu

  1. Mirzá Persierazko amir zāde (printzearen semea) hitzen laburketa. Ohorezko trataera da iraniarren artean, jaun tituluaren baliokidea
  2. Navváb dignitate-izena gorentasuna .
  3. Búyúk بیوك‎ Otomandarren turkieraz: handia. K͟hánum persieraz: gehienetan dama bati ematen zaion trataera, andere tituluaren baliokidea.
  4. Hadrat (Arabieraz: حَضْرَة Ḥadˤrah (sing.)/ حَضْرَات Ḥadˤrāt (pl.); persieraz ahoskatua: Hazret or Hazrat) arabierazko ohorezko trataera. Berorren santutasuna tituluaren baliokidea.

Erreferentziak aldatu

  1. Morier (2005) , 115. or.
  2. H.M. Balyuzi. (2000), 21. or.

Bibliografia aldatu