Ásgrímur Jónsson
Ásgrímur Jónsson (Galtafell, Islandia, 1876ko martxoaren 4a – Gaulverjabær, Islandia, 1958ko apirilaren 5a) margolaria izan zen, Islandiako lehendabiziko margolari profesionala.
Ásgrímur Jónsson | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Islandia, 1876ko martxoaren 4a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Reykjavik, 1958ko apirilaren 5a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | islandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Suediako Arteen Errege Akademia |
- Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.
BiografiaAldatu
Jónssonek batez ere paisaiak eta gai folklorikoak landu zituen. Estilo aldetik, naturalismotik inpresionismora joan zen aldatzen. Margolaritza Danimarkan ikasi zuen, Kopenhagengo Arte Ederren Errege Akademian ikasi zuen. Europan zehar, bereziki Italian, ibili ondoren, 1909an Islandiara itzuli zen.
Haren ondarean oinarrituta haren lantegian museo bat antolatu zen, gaur Islandiako Galeria Nazionalaren parte dena.[1]
Islandiako Unibertsitatearen ohorezko irakaslea, 1933an Grand Knight of the Icelandic Order of the Falconeko partaide izendatu zuten. Royal Swedish Academy of Arts erakundeko partaidea zen.
ObraAldatu
- Tindafjöll mendia (1904)
- Thingvöllum-etik (1905)
- Búkolla, behia (1949)
ErreferentziakAldatu
Kanpo loturakAldatu
- (Ingelesez) Jónssonen lanak, National Gallery of Icelanden.
- (Gaztelaniaz) Biografia.
- (Ingelesez) Ásgrímur Jónssonen ondarea.