Áras an Uachtaráin (euskaraz Lehendakaritza izango zen bere izendapen parekidea) Irlandako Errepublikako presidentearen egoitza ofiziala da. Irlandako Errepublikako Lehendakari edo Presidentearen irlanderazko izendapen parekidea Uachtarán na hÉireann da (Irlandako Lehendakaria). Jauregi hau Dublingo ipar-mendebaldean den Phoenix Parkean kokatzen da.

Áras an Uachtaráin
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
HiriaDublin
ParkePhoenix parkea
Koordenatuak53°21′35″N 6°19′03″W / 53.359676°N 6.31745°W / 53.359676; -6.31745
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1751
JabeaIrlandako Gobernua
Erabileraegoitza ofiziala
Arkitektura
ArkitektoaNathaniel Clements (en) Itzuli
EstiloaKlasizismoa
Webgune ofiziala

Nathaniel Clements, parkeko zaintzaile eta arkitektura zaleak XVIII. mendean etxebizitza hau diseinatu zuen. Eraikuntzaren ondoren, Áras an Uachtaráin hiru agintari moten bizilekua izan da, honela Irlandako historia konplexua isladatuz: lehenik Irlandako Erresumaren Lord-Lieutenant britaniarraren bizileku izan zen, ondoren Gobernadore Nagusiarena, eta gaur egun Irlandako Erepublikaren Lehendakariarena.

Áras an Uachtaráin egoitzarako sarrera, Phoenix Parketik ikusita.

Kanpo estekak aldatu