Álvaro Bermejo Marcos (Donostia, Gipuzkoa, 1959ko abuztuaren 1a) gaztelaniazko idazle eta kazetaria da. Historian lizentziaduna da. Hainbat literatura-sari irabazi ditu; besteak beste Eusko Jaurlaritzaren Pio Baroja Eleberri Saria, Salamanca Hiria Saria eta Ateneo de Sevilla Saria. Plagioa eginez edo arauak hautsiz irabazi ditu beste lau sari (Donostiako Hiria ipuin saria, Kontakizunen III. Max Aub Saria, Tierra de Monegros lehiaketa eta Avilako Kazetarien Elkartearen Nazioarteko XX. Narratiba Saria).

Álvaro Bermejo

Bizitza
JaiotzaDonostia1959ko abuztuaren 1a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, idazlea eta kazetaria

Eleberri historikoa landu du batez ere: La Madonna de la Tempestad (1988), El descenso de Orfeo (1989), La torre de Casandra (1991; Manuel Mújica Laínezen La viajera lanaren plagioa),[1][2] Benarés (1995), El reino del año mil (1998), La piedra imán (2001), El evangelio del Tíbet (2008), Contracorriente (2009) eta El Laberinto de la Atlántida (2010) ditu lanik aipagarrienak.

Plagioz eta arau haustez irabazitako sariak aldatu

1988an, Donostiako Hiria ipuin sariko euskarazko atala irabazi zuen Bermejok, Egunsentirantz lanarekin. Berak, ordea, ez daki euskaraz, gaztelaniaz egin zuen idazlana (Batalla hacia la aurora) eta euskarako irakasle batek itzuli zion sarirako.[3]

2015eko urrian, Bermejori irabaziak zituen bi sari kendu zizkioten: alde batetik, Tierra de Monegros lehiaketako 2014ko bigarren saria, Bermejok Marcos Crotto idazleari plagiatutako lan batekin irabazi zuelako;[4] eta, bestetik, Avilako Kazetarien Elkarteak 2015ean emandako lehenengo saria, Bermejok beste sariketa batera aurkeztutako idazlan berarekin irabazi zuelako (sariaren oinarrietan zehaztuta zegoen aurrez saritutako lanak aurkezteko debekua).[5]

2015eko azaroan Pedro Ugarte idazleak azaldu zuenez, Bermejok Manuel Mújica Laínezen La viajera plagiatuz irabazi zuen Kontakizunen III. Max Aub Saria, 1989an La torre de Casandra lanarekin lortua.[1][2]

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Álvaro Bermejo
  1. a b (Gaztelaniaz) Pedro Ugarteren Facebook hormako mezua, Facebook, 2015-11-05.
  2. a b (Gaztelaniaz) Gabriela Origlia: «Plagio a Mujica Lainez en un cuento premiado hace 26 años en España», La Nación, 2015-11-19.
  3. (Gaztelaniaz) José Luis Barbería: «Polémica por el premio a una obra en 'euskera' traducida del castellano», El País, 1988-01-20.
  4. (Gaztelaniaz) «Retirado por plagio el segundo premio del certamen de relatos Tierra de Monegros 2014», Premios Literarios, 2015-10-09.
  5. (Gaztelaniaz) «Comunicado de la Asociación de Periodistas de Ávila», Periodistasdeavila.com, 2015-10-08.