Álvaro Arbina

Idazlea

Álvaro Arbina Díaz de Tuesta (Gasteiz, 1990eko abuztuaren 4a) Gasteizen bizi den idazlea da, batez ere, eleberri historikoa lantzen duena.[1]

Álvaro Arbina

Bizitza
JaiotzaGasteiz1990eko abuztuaren 4a (33 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Twitter: alvaro_arbina Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gasteizen jaio eta hezia Mendebaldea Institutuan burutu zituen ikasketak.[2] Nerabe zela irakurle sutsua zen eta idazten hasia; garai hartan sortu ziren bere lehen lanaren, La mujer del reloj (Ediciones B, 2016), istorioaren hazia eta zenbait pertsonai ere. Aurrerago, arkitektura ikasketak Donostiako EHUn egiten ari zela eleberriaren idazketari bi urtez ekin zion, karreraren bukaera lanak aldi berean eginez.[3] Lan hau, Gasteiz abiapuntutzat hartuta, Napoleonen aurkako Espainiako Independentzia Gerran kokatzen da eta eleberri historikoa eta thrillerraren artekoa da.[4] Liburuan azaltzen diren marrazkiak berak eginak dira.[5] Lehen eleberria argitaratu zenean arkitekto bezala zebilen lanean, baina lana utzi du bigarrena idazteko.[6] 2018an La sinfonía del tiempo (Ediciones B, 2018) argitaratu du, batez ere XIX. mendean kokatua, garai hartako hainbat guda erakutsiz eta Espainia, Europa eta Afrika eta Kuba bezalako lekuetan gertatuz.

Lanak aldatu

  • La mujer del reloj (Ediciones B, 2016)
  • La sinfonía del tiempo (Ediciones B, 2018)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Álvaro Arbina: “La historia es un regalo que nos hemos hecho para aprender del pasado, y a veces no le hacemos ni puñetero caso”. (Noiz kontsultatua: 2018-04-26).
  2. «ALVARO ARBINA: “Betidanik izan dut gustuko idaztea ”» Mendeberri. Mendebaldea BHI (Gasteiz) 35 2016ko ekaina.
  3. (Gaztelaniaz) «Alvaro Arbina publica su primer libro "La mujer del reloj"» Gasteiz Hoy 2016-02-06 (Noiz kontsultatua: 2018-04-26).
  4. Barakaldo Hitza 2016. XIII. LITERATUR JARDUNALDIAK. (Noiz kontsultatua: 2018/04/26).
  5. «ENCUENTRO LITERARIO CON ÁLVARO ARBINA (LA MUJER DEL RELOJ)» www.elbuhoentrelibros.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-26).
  6. Lakunza, Rosana. (2018). «Álvaro Arbina "La literatura tiene que ser un oasis para el lector"» ON 551 (Noiz kontsultatua: 2018/04/26).