Ongi etorri Wikipediara

2024ko apirilaren 24a da eta 431.267 artikulu ditugu euskaraz.

Aste honetan nabarmen

PlayStation

PlayStation (PS, PS1/PS one edo PSX laburduren bidez ere ezaguna) Sonyren Sony Computer Entertainment enpresak garatutako bideokontsola da. 1994ko abenduaren 3an merkaturatu zen lehen aldiz Japonian eta 1995ean Europan, Ipar Amerikan eta Australian. Garai hartako Nintendo 64 eta Sega Saturn kontsolekin lehia estuan aritu zen. Kontsolak arrakasta handia izan zuen, neurri handi batean harentzat sortutako bideo-jokoei esker. 2000. urtean PlayStation 2 merkaturatu zen. 2006an utzi zioten PlayStation bideokontsola fabrikatzeari, PlayStation 3 aurkeztu baino lehentxeago.



Ba al zenekien...

H. P. Lovecraft estatubatuar idazleak Herri zahar-zaharra (1927) kontakizunean Euskal Herriko Pompaelo (Iruñea) erromatar hirian kokatu eta baskoiak oso antzinakoa, deabruzkoa eta akelarreekin zerikusia zuen herria bezala deskribatu zituela?

Gaurko egunez

2020ko apirilaren 24a

Troiako Zaldia
Troiako Zaldia



Hizkuntza