Zuzenbide kanonikoa (grezierazko kanon/κανον edo araua hitzetik eratorria[1]) Eliza katolikoak bere barne-antolakuntzarako eta eliz agintarien eta fededunen arteko harremanak erregulatzeko emandako arau-multzoa da[2].

Concordia Discordantium Canonum. 1140.

Eliza katoliak bere sorterritik bere burua antolatzeko berezko arauak ezarri zituen, kanonak edo kontzilioen xedapenak izenekoak. Zuzenbide-ordenamendu oso hau martxan jartzeko Elizak bere arauak ez ezik bere epaitegiak ere eratu zituen.

Kontzilioen kanonak eta Aita Santuen dekretuak uztartuz, lehendabiziko bildumak edo kodeak argitaratu zituzten, ezagunena 1140 eta 1142 artean Grazianok idatzitako Concordia discordantium canonum izanik[3]. Gero Corpus Iuris Canonici agertu zen, 1917an Zuzenbide Kanonikoaren Kodea (Codex Iuris Canonici) ezarri arte. Egungo kodea 1983an Joan Paulo II.ak ezarri zuen[4].

Eliza ortodoxoak, ekialdeko elizek eta anglikanoek ere bere kodeak dituzte.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. Pedro Lombardía, Parte General de Derecho Canónico, 2005.
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Zuzenbide. .
  3. Brundage, James A.. (2008). The Medieval Origins of the Legal Profession: Canonists, Civilians, and Courts. Chicago: University of Chicago Press.
  4. Codex Iuris Canonici (1983)