Zukugailua garrazki, laranja eta limoiei zukua ateratzeko asmatua eta diseinatua dagoen gailua da.

Eskuzko zukugailu klasikoa.
Zukugailu elektrikoa.

Historia aldatu

Kütahyan-en (Turkian) aurkitu zen alerik zaharrena XVIII. mendean. Sorbeteak egiteko buztinezko tresna zen[1]. XVII – XVIII. mendeetan, Turkian limoiondorik ez bazegoen ere kantitate handitan ekartzen ziren Konstantinoplara.

XIX. mendean, Estatu Batuetan hainbat eredu patentatu ziren (200 ale baino gehiago). Hauen artean zaharrena burdin urtuz eginda zegoen, Lewis Chichesterrek 1860an sortua. Honen helburua etxean erabili ahal izatea zen.

XX. mendean, aurrerapenak eman ziren, hala nola, tamaina txikiagoak, ekipo mekaniko konplexuak, presio txikiagoa eskatzen zutenak, eta abar.

Ekoizleak aldatu

Gaur egun, etxe-tresnak ekoizten dituzten fabrikatzaile nagusiek ere zukugailuak egiten dituzte. Esate baterako: Cecotec, Philips, Braun, Moulinex, Princess, Taurus, Ufesa,…

Motak aldatu

  • Eskuzkoa: Erdialde esferikoa duen ontziaren gainean fruta erdibitua jarri eta eskua biratuz edo palankari eraginez erabiltzen den gailua da.
  • Elektrikoa: Indar elektrikoaz baliatuz funtzionatzen duen makina da. Motorra du frutak erraz birrintzeko. Potentziaren arabera etxerako, profesionala edo industriala izan daiteke.

Ezaugarriak aldatu

Ezaugarri hauek bereizten dituzte zukugailu elektrikoak, gaur egun.

  • Potentzia. Zenbat eta potentzia handiagoa, orduan eta azkartasun handiagoa eta fruta-piezen aprobetxamendu hobea.
  • Zuku-tanga. Zenbait modelok pitxer garden eta graduatu bat dute, zuku-maila ikusteko.
  • Biraketa. Noranzko bakarreko edo bikoa.
  • Palak. Frutaren mamia banatzeko.
  • Egitura desmuntagarria. Garbiketa erosoagoa eta errazagoa egiteko.

Bitxikeriak aldatu

Diseinuari dagokionez, dekoraziorako helburuarekin Philippe Starck-ek [2] sortu zuen gailua oso hedatuta dago. Bestalde, Lemon press gailua ere badago, erabilpen berdina du baina intxaurrak puskatzeko mekanismoa dauka.

Erreferentziak aldatu

  1. IVème congrès international d'art turc : Aix-en-Provence, 10-15 septembre 1971.. Éditions de l'Université de Provence 1976 ISBN 2-85399-015-X. PMC 3913977. (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  2. (Ingelesez) «Philippe Starck. Juicy Salif Lemon Squeezer. 1988 | MoMA» The Museum of Modern Art (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).

Kanpo estekak aldatu