Zubizabal zubia

eraikitako euskal ondare nabaria Zalduondon, Araban

Zubizabal zubia Zalduondon Erdoña eta Agurainera bideko irteeran dago (Araba), Kalzadausi izen esanguratsua ere baduena, eta Ametzaga errekak zeharkatzen du.[1] Antzina hau zen Lizarrateko galtzadatik herri horietara zihoan bideko Zalduondo hegoaldeko irteera. Aldamenean, guruztoki bat du; biak ere eraikitako euskal ondare nabari sailkatuta daude.

Zubizabal zubia
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaZalduondo
Koordenatuak42°53′03″N 2°20′56″W / 42.8842°N 2.34883°W / 42.8842; -2.34883
Map
Ondarea
14

Zubizabalek bi begi ditu, haietako bat zertxobait puntaduna, eta Erdi Aroan du jatorria. 1797ko iraileko Probintziako bide eta zubien plan orokorrean adierazten zen Probintziak ordaindu zuela haren konponketa, guztiz hondatuta baitzegoen, baina artean oinarri irmoak ez zituela.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Portilla Vitoria, Micaela. (1991). Por Álava, a Compostela: una ruta europea; Del paso de San Adrián al Ebro / Micaela J. Portilla.. Diputación Foral de Álava/Arabako Foru Aldundia, 46 or. ISBN 84-7821-066-0. (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu