Zubiburuko eliza

Donibane Garazin kokatutako eliza gotikoa

Zubiburuko eliza (lehen: Zubiburuko Andredena Mariaren eliza eta gaur egun ofizialki Jasokuntzeko eliza) Donibane Garazi baxenabartar hiriburuko eliza nagusia da.

Zubiburuko eliza
 Monumentu historikoa
Donejakue bidea Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaDonibane Garazi
Koordenatuak43°09′45″N 1°14′13″W / 43.162391°N 1.236998°W / 43.162391; -1.236998
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBaionako elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00084507
Kontaktua
HelbideaZitadelako karrika

Ipar Euskal Herriko eraikin gotiko garrantzitsuenetako bat da, Baionako katedralaren mailan. Tenpluaren jatorria XIII. mendekoa da, eta Antso Azkarra nafar erregeak eraikitzea agindu zuen, Navas de Tolosako guduan musulmanen armadaren aurrean lortutako garaipena gogoratzeko.

Eraikina aldatu

Zubiburuko elizaren arkitekturak estilo gotiko distiratsua du, eta lerro sinple eta garbiak ditu, barnealdearen soiltasunarekin bat datozenak. Hareharri arrosazko zutabeak eta gurutze-gangak dotoreak dira.

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu