Zubiate buztindegiko labea

eraikitako euskal ondare nabaria Eskoriatzan

Zubiate buztindegiko labea Eskoriatzan dagoen labea da, herriko sarreran kokatua, Aretxabaletako bidean. Eraikina hargin-hormazko eraikuntza-multzo xume bat da, Gaztanadui kaleko 31aren ondoan dagoena. Eraikuntzak ilaran daude, ibaiaren parean doan bide publikoaren aurrean (lehen "Bekorreta bidea" deitzen zenaren aurrean). Patio txiki bat zeharkatuta, labera iristen da.

Zubiate buztindegiko labea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Eskoriatzako Alde Zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEskoriatza
Koordenatuak43°01′10″N 2°31′28″W / 43.01956°N 2.52451°W / 43.01956; -2.52451
Map
Ondarea
EJren ondarea86

EAEan horrelako labe gutxi heldu dira gure garaira, eta Eskoriatzakoa horietako bat da, Gipuzkoan kontserbatu den bakarra gainera. Artisautzako instalazio-mota baten adierazgarria da, eta, nahiz eta mota hori oso antzinakoa ez izan, etnografiarako guztiz interesgarria da, eta tamalez desagertzeko zorian dago. Artisautza hori garrantzitsua izan zen aspaldi; berak sortu eta garatutako zeramika herrikoiak ezaugarri komunak ditu Euskadi eta Pirinioetako kultura-gunean.

XX. mendearen hasieran eraikia izan zen, 1908 inguruan. Estilo arabiarrekoa da, Gipuzkoa osoan, estilo horretako zeramika labe bakarra da. Duela urte batzuk, bere inguruan, etxebizitza eraikin bat eraiki zen, eraikin honen erdian dagoelarik. 2002ko maiatzaren 30ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.


Ezaugarriak aldatu

Hori eraikuntzaren mendebaldeko erdian dago eta eraikuntza txiki bat da, hargin-hormazkoa, oinplano lauangeluarra duena. Aurrealdeko egitura zurezkoa da, lehenengo solairura daraman zolatari eusten dioten zutabeek osatua. Labeak haizebide bertikala du, arabiarra. Haizebide arabiarrek lauki edo laukiluze formako oina izaten dute, baita zulo ugariko sareta bat ere. Zulo horiei esker, tenperatura homogeneoa da, eta hori oso egokia da zeramika esmaltatuetarako.

Labearen oinaren neurriak 2 x 2 metro dira. Bi ate edo aho ditu, elkarren gainean, labearen erretokira daramatenak. Erretokia lauki bat da, 5,33 m-ko garaiera duena. Material erregogorraz estalita dago. Harrizko hormaren lodiera 0,99 m dira, eta barruko adobazko azalarena, 0,29 m. Labearen eskuinaldean buztinezko piezak lehortu eta biltzeko tokia dago.

Labea ahoetatik betetzen zen. Hortik ere buztina nola erretzen zen ikuskatzen zen. Ontziak erretokian jartzeko bilbe bat jartzen zen aldamio moduan: "takak" deitutakoak ziren, "matoiek" eta "matoi txikiek" osatuak. Matoiak buztinezko zilindro hutsak ziren; matoi txikiak, kono moztuak. Egitura horretan ere adreilu zabal eta estu batzuk sartzen ziren, ontziak jartzeko. Azken horiek banatzeko "txakurrak" edo "krispiak", erabiltzen ziren. Labea behin beteta, txintxor handiez estaltzen zen, eta horien gainean txintxor txikiagoak pilatzen ziren.

Erreferentziak aldatu

Ikusi ere bai aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa