Zorrotzako geltokia

Bizkaiko tren eta autobus geltokia

Zorrotza Euskal Herriko Bizkaiko tren eta autobus geltoki bat da, Bilbo udalerriko Zorrotza auzoan kokatuta dagoena.

Zorrotza
Hurrengo trenak
Geltokiko ikuspegia
Map
Lineak
« Lutxana    Olabeaga »
« Lutxana    Olabeaga »
Kokapena
HelbideaZorrotzako geltokiko kalea, 8; 48013
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea13304
Gunea1. gunea
Irekiera1888ko martxoaren 19a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
Zerbitzuak  Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Santurtzi
  Bilbo Muskiz
Bilbobus18  San Ignazio Zorrotza
85  Zazpilanda Atxuri
 Eskema

Geltokia 1888ko martxoaren 19an ireki zen.

Egoera aldatu

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak aldatu

  •        Zorrotzako geltokiko kalea, 8

Irisgarritasuna aldatu

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, nasa eta trenaren arteko tartea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Zorrotzako geltokiko kalea, 8   
Nasak 1. trenbidea   
2. trenbidea   
Trenak 1. trenbidea   
2. trenbidea   

Historia aldatu

Geltokia 1888ko martxoaren 19an inauguratu zen, Bilbo-Santurtzi burdinbide tartea irekitzearekin batera, geroago Portugaletera helduko zen linean.[3] Lanak Bilbotik Portugaleterainoko Burdinbide Konpainiak egin zituen. 1889. urtean geltokiari Bizkaiko Foru Aldundiaren esku zegoen Trianoko Burdinbidea batu zitzaion, hasiera batean zamak garraiatzeko zena, eta geroago bidaiarientzako zerbitzua eskaintzen hasi zuena.[4]

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]

2010eko maiatzean igogailuak instalatu ziren bi nasetan, nasa aldaketa egiterakoan irisgarritasuna bermatzeko nahian.[6]

Geltokia aldatu

Zorrotza auzoaren erdialdean kokatzen da. Bidaiarien eraikinak oin laukizuzena eta solairu bakarra du, agerian utzitako adreiluzko fatxadarekin. Eraikinak leihatiladun txarteldegia, txartel salmenta eta balioztatze makinak, eta 2017tik desfibrilagailua ere ditu.

Geltokiak bi trenbide eta bi alboko nasa ditu, markesinaz hornituta. Nasen arteko aldaketa trenbideak azpitik zeharkatzen dituen tunela erabilita egiten da, eta horretarako eskailerak zein igogailuak daude.

Kanpoaldean taxi geralekua dago.

Zerbitzuak aldatu

Aldiriko trenak aldatu

  Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  C-1 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoSestaola IberiaPortugaletePeñota Santurtzi
  C-2 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoGalindoTrapagaTrapagaranUriosteSagrada FamiliaOrtuellaGallartaPutxeta Muskiz

Hiriko autobusak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. EuroFerroviarios. «Zorrotza (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Zorrotza. (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).
  3. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Bilbotik Portugaletera burdinbidea» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  4. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Trianoko burdinbidea» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  5. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
  6. Espainiako gobernuko Administrazio Publiko eta Ogasun Ministeritza. «ADIFek 680 000 euro baino gehiago inbertitu ditu Portugaleteko eta Zorrotzako geltokien irisgarritasuna hobetzeko» (Noiz kontsultatua: 2014-07-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Lutxana–Barakaldo Zorrotza Olabeaga
Santurtzi                                   Bilbo–Abando