Zonbi
(«Zombi» orritik birbideratua)
Zonbiak vudu-kulturan agertzen diren izaki batzuk dira, azti batek hildako bat magiaren bitartez berpiztean sortutakoak. Izaki hauek aztien esklaboak izango lirateke. Gaur egun, zonbi deitzen zaie hil ostean berpiztutako izaki guztiei.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c8/A_Galvanised_Corpse.jpg/250px-A_Galvanised_Corpse.jpg)
Literaturan, bideo-jokoetan eta zineman asko aurki dezakegu zonbien presentzia.
Zonbiak zineman
aldatuZonbien filmak beldurrezko generoaren barnean azpigenero bat dute, zonbi generoa edo ez-hildako generoa, hain zuzen. Honen barruan, hainbat eta hainbat pelikula aurki ditzakegu: batzuk eleberrietan oinarrituak, beste batzuk bideo-jokoetatik zinera eramanak... adibidez, zenbait izenburu:
- Resident Evil 1; Resident Evil 2: Apocalypsis; Resident Evil 3: Extinction.
- The Omega Man.
- Estreinatu gabe - Resident Evil 4: Degeneration; Resident Evil 5: Lots of Zombies.
- 28 Days Later; 28 Weeks Later.
- Estreinatu gabe - 28 months after.
- REC.
- Estreinatu gabe - REC 2.
- I Am Legend.
- Rabia.
- Zombie nation.
- Posesión infernal.
- Planet Terror.
- Amanecer de los muertos.
- El día de los muertos.
- El último hombre vivo.
- World War Z.