Zirilo eta Metodio santuak (grezieraz: Κύριλλος καὶ Μεθόδιος, antzinako eliza-eslavieraz: Кѷриллъ и Меѳодїи), Eslaviarren apostoluak deituak, IX. mendean Tesalonikan (Bizantziar Inperioa) sortutako bi anaia izan ziren, kristau misiolari bihurtu eta Moravia Handia eta Panonian fede kristaua zabaldu zutenak. Alfabeto glagolitikoa sortu zuten, eta Biblia eta liturgia liburu greziarrak itzuli zituzten antzinako eslavierara. 1980an Joan Paulo II.ak Europako zaindari izendatu zituen.

Zirilo eta Metodio santuak alfabeto zirilikoari eusten.

Erromako Elizak urtarrilaren 14an ospatzen du San Zirilo eta San Metodioren jaia. Eliza Ortodoxoak, berriz, maiatzaren 11n.

Bizitza aldatu

Bi anaiak Tesalonikak jaio ziren, Zirilo (jaiotza izenez Konstantino) 82728an eta Metodio (jaiotza izenez Mikel) 81520an. Zirilo Fozioren ikasle izan zen Konstantinoplan. Apaiztu ondoren, Bitiniako Olinpo mendiko (Asia Txikia) monasterio batera erretiratu ziren[1]. 860an khazaren artean isilmandatu bat egitera bidali zituzten, eta haien khanerria kristautu zuten. 862an, Ratislav I.ak gonbidaturik, Moravia Handian kristautasuna hedatzeari ekin zioten. Alfabeto glagolitikoa sortu eta Biblia zein liturgia liburuak eslavierara itzuli zituzten. Hori zela eta, Ratisbonako apezpikuak salatu egin zituen Erromako Aita Santuaren aurrean, eta Zirilok bertara joan behar izan zuen. Adrian II.a aita santuak Zirilo eta Metodioren alde eman zuen epaia, liturgian eslavieraren erabilpena onartuz[1].

Zirilo 869an hil zen, Erroman, eta Metodio 885ean, Moravia Handian.

Erreferentziak aldatu

  1. a b SS.Cyril and Methodius Carpatho-rusyn.org

Kanpo estekak aldatu