Luzio Kintzio Zintzinato (K.a. 519-K.a. 439), Patriziarra, kontsula, jenerala, eta, ondoren, diktadorea izan zen denbora labur batez, senatuaren aginduz. Katon Maiorrek, ondradutasun, zuzentasun, osotasun eta beste bertute erromatar batzuen (xalotasun errustikoa eta anbizio pertsonal eza) eredu bihurtu zuen, ahalmen estrategiko militar eta legegile nabarmenekin uztartzen jakin zituen bertuteak.

Zintzinato

Erromatar diktadorea


Erromatar diktadorea


Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaK.a. 519
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErromatar Errepublika, K.a. 430(e)ko hamarkada (88/98 urte)
Familia
AitaQuinctius
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Racilia (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaQuinctii Cincinnati (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jardueraknekazaria, Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra
Gradualegatus (en) Itzuli

Patriziar bat zen, tribunatuaren eta idatzitako lege ororen aurkakoa. Nahigabetuta erretiratu zen bere haziendara, politikan parte hartzeari uko eginez, bere seme Kaeso, tribunoen aurka hizkera bortitz bat erabiltzeagatik erbesteratua izan baitzen. Erromako Senatuak kontsul suffectus bezala deitu zuen, urte horretan izendatua izan zen Publio Valerio Publikola hil ondoren, tribunoen eta plebeioen artean, Terentilia Arsa legearen ondorioz zegoen gatazka batean bitartekari lanak egiteko, honen ondoren, bere nekazal lanetara itzuli zelarik.

Bi urte beranduago, K.a. 458an, Senatuak berriz deitu zuen, erromatar armada eta Erroma bera, ekuo eta volskoen inbasiotik salbatzeko, horretarako, erabateko boterea eta diktadore kargua eman ziotelarik. Esaten denez, Zintzinatok, eskuak goldean zituen eskakizuna helarazi ziotenean. Inbaditzaileen aurka, hamasei egunetan garaipena lortu ondoren, ohore guztiei uko egin zien.

K.a. 450ean, Zintzinato, dezenbiro kargurako hautatu gabeko hautagaia izan zen. Kontsul kargurako plebeioak aukeratuak izateari buruzko legearen eztabaidetan, baretze neurrien defendatzaile bezala agertzen da. K.a. 439an, laurogei urterekin, bigarren aldiz izendatu zuten diktadore, Espurio Melioren ustezko azpijokoen aurka egiteko.

Bere ereduak, AEBetako Cincinnati hiriaren izena inspiratu zuen, Ohio estatuan dagoena, "zintzinato"en elkartearen omenez jarritako izena, George Washington ohoratzen zuena, elkarte honek, Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerraren garaiko zintzinatotzat hartzen zuelarik.


Aurrekoa
Publio Volumnio Amentino eta Servio Sulpizio Kamerino Kornuto
Erromatar kontsula Gaio Klaudio Irregilenserekin
K.a. 460
Ondorengoa
Kinto Fabio Vibulano eta Luzio Kornelio Maluginense

Kanpo estekak aldatu