Zinemakumeak gara!

Emakumeek zuzendutako filmen zinemaldia

Zinemakumeak gara! emakumeek zuzendutako zinemaldi bat da. Urtero Bilbon eta Bizkaiko beste herri batzuetan egiten da, urritik azarora bitartean. Lehen aldiz 1996an antolatu zen. Zinemaldi honen helburua da emakumeek zuzendutako film luzeak eta laburrak proiektatzea. Horrekin batera hitzaldiak, tailerrak eta mahai-inguruak antolatzen dira.[1][2]

Zinemakumeak gara!
Sorrera1996
Lekua Bilbo (Bizkaia)
 Euskal Herria
SortzaileaZinemakumeak gara! Elkartea
SariaSimone de Beauvoir saria
ZuzendariaAna Gutiérrez
Webguneahttps://zinemakumeak.com/eu
Aizpea Goenaga Simon de Beauvoir sariaren irabazlea izan zen.

Historia aldatu

Zinemaldi honen jatorria Simone de Beauvoir Talde Feministan dago. Talde horrek eztabaida eta topaketak antolatu zituen 1980ko hamarkadan. 1986an, Leioan, Bigarren Jardunaldi Feministak egin zituzten; jardunaldi horietan feminismoa eta zinemagintza arteko loturak erakusteko ponentzia aurkeztu zuten. 1987tik aurrera film zikloak antolatu zituzten ideia horietan oinarrituta. Arrakastak aurrera bultzatu zuen ekimena. Horrela, 1996an, Zinemakumeak gara! zinemaldia aurkeztu zuten.

Simone de Beauvoir saria aldatu

Zinemaldian Simone de Beauvoir sariak ematen dira. Saria estatua txiki bat da, Dora Salazar nafar artistak sinatua. Aurrealdean, burua moztuta duen Venus bat irudikatzen du, «gorputz gisa ikustera ohituta gauden emakume baten irudia, inposatua izan zaigun emakume ikuskera horretaz hitz egiten duena». Beste aldetik, berriz, laua da, ZG! (Zinemakumeak gara!) proiektatzeko erabiltzen den pantaila bezalakoa.[3] Hauek dira saria jaso duten egile batzuek:

Zinemaldiak jaso dituen sariak aldatu

Hauek dira jaso dituen batzuk:[5] 2008: Hegoak sari solidarioa: izen bereko kolektiboak emandako saria, egindako lana eta lankidetza aitortzeko. 2012: Hegoak sari solidarioa: izen bereko kolektiboak emandako saria, zuzendutako lana eta lankidetza aitortzeko. 2018: Zirgari Sariak: Ahalduntzeari eta baloreen aldaketari emandako saria. 2019: Bihotz Sariak: Bihotz Kultura, Bilbaohistoriko elkarteak emana.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu