Zilborrari begiratzea edo omphaloskepsia norberaren zilborrari begiratzea da, meditazioan laguntzeko. Hitza antzinako grezierako ὀμφᾰλός (omphalós, lit. 'zilbor') eta σκέψῐς (sképsis, lit. 'begiratzea, aztertzea') hitzen elkarketatik dator[1].

Lau satiro euren zilborrei begira.

Praktika honen erabilera aurki daiteke yoga edo hinduismoaren praktikan, kosmosaren eta giza izaeraren oinarrizko printzipioak behatzeko laguntza gisa, batzuetan, Ekialdeko Eliza Ortodoxoan[2]. Yogan, zilborra, "Gorputzaren chakra indartsua" deritzon manipuraren (nabhi ere deitua) kokalekua da[3]. Greziako Athos mendiko monjeak Omphalopsychiak bezala deskribatu zituen J. G. Minningenek, 1830eko hamarkadan. Idatzi zuenez "zeruko pozak sentitzen dituztela euren zilborrari begira, Jainkoarekin solasean"[4].

Hala ere, "norberaren zilborrari begiratzea" bezalako esaldiak maiz erabiltzen dira, normalean modu informalean, norbait soilik bere buruarengan pentsatzen ari dela adierazteko[5].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Definition of OMPHALOSKEPSIS» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  2. Becker, Udo, 1925-. The Continuum encyclopedia of symbols. ISBN 0-8264-0644-0. PMC 30110504. (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  3. Namkhai Norbu, 1938-. (2008). Yantra yoga : the Tibetan yoga of movement : A stainless mirror of jewels : a commentary on Vairocana's The union of the sun and moon yantra. Snow Lion Publications ISBN 978-1-55939-308-9. PMC 221148995. (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  4. «The Project Gutenberg eBook of Curiosities of Medical Experience, by J. G. (John Gideon) Millingen» www.gutenberg.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  5. Abbreviations, acronyms glossary, for American readers.. (13th ed. argitaraldia) Amewrican Readers Publishing Co 2002 ISBN 1-4033-6049-9. PMC 605713701. (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).

Kanpo estekak aldatu