Zikiratzaile-txilibitu

Zikiratzaile-txilibitua Euskal Herrian ere tradizioa duen musika tresna da, Panen flauta antzekoa. Tradizionalki, baserriz baserri joaten ziren zikiratzaileek erabiltzen zituzten, eta labanak eta bestelako tresnak zorrozten zituzten txorroskileroen berbera da. Ez da oso ohikoa izan herri musikan, baina badu tradizioa Galizian, bereziki Ourensen[1].

Zikiratzaile-txilibitu
Deskribapena

Egitura aldatu

Sasi trapezoidala den ezpelezko taulatxoa da. Goialdeko ertzean luzera ezberdinetako eta bertikalki egindako zuloak ditu. Behealdeko muturra txoriburu itxurarekin erremataturik izan ohi du.

Jotzeko era aldatu

Esku batekin hartzen da. Ezpainak goialdeko ertzaren kontra jarrita haizea botatzen da zuloen ertzen kontra.

Erabilera herri musikan aldatu

Gaur egun, euskal herri-musikan ez da erabiltzen Pan flauta motako tresnarik, baina garbi dago antzina, XX. mendearen hasiera arte erabili izan dutela euskal ahuntzain eta zikiratzaileek.

Galiziako zorrotzaileek, beraien etorrera adierazteko erabiltzen dituztenen oso antzekoak dira tresna hauek, eta Euskal Herrian ere ofizioaren adierazgarritzat erabili ohi ziren. Galiziako tresnaren grabazioak Alan Lomax folkloristak grabatu zituen, eta famatu egin ziren, beranduago, Miles Davisek Sketches of Spain diskoan horren bertsioa egin zuelako[1][2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Galego, Campo. (2022-12-01). «El silbato del capador que sonaba en Ourense e inspiró a uno de los grandes del jazz» Campo Galego (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  2. (Gaztelaniaz) Bizarro, David. ««Asubíasme de lonxe»: el eco de Alan Lomax en Galicia» Agente Provocador (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).

Kanpo estekak aldatu