Ziburu erdi-mendebaldeko hitza da normalean eskuz egindako irudiko moduko egurrezko zurubi txikia izendatzeko erabiltzen dena. Hitza (Larramendik, bere 1745ko hiztegian: ziburu-zabaru eman zuen idatziz lehen aldiz). Aldaera batzuk hauek dira: ziburu, zibulu, zibillu, zibirio, zigulau eta zirigu. Esanahiak hauek dira: alde batetik ‘zabu’, eta bestetik alboko irudian ikus daitekeen hesiaren alanbrada igarotzeko zurezko zurubia.

Ziburu bat, Ahüzkin, Zuberoan.

Beste esanahi bat: “hesi bateko (egurrezko) atea edo langa”.[1]

Etimologia aldatu

Zi + buru analiza daiteke ziburu aldaera zabalduena, eta zur egotearen alde egin lezake “especie de puente de madera…” moduko adierek. Nolanahi ere, zibulu, zibillu, zibirio, zigulau eta zirigu aldaeretako bukaerek ez dute ezinbestean -buru osagai baten alde egiten.[2]

Erreferentziak aldatu