Zerrenda eztabaida:ETAko buruzagiak omen zirenak

Latest comment: duela 1 urte by Theklan in topic Osotasunari emendakina

Osotasunari emendakina

aldatu

Artikulu hau ez da oinarritzen errealitatean, baizik eta polizia informazioen arabera antolatutako organigramen inguruan. Bestetik, zerrenda bera egiteko modua ez da batere logikoa: kronologikoa eta arduren araberakoa izan beharko litzateke, baina ardura horiek justifikatu beharko lirateke, egunkari bateko informaziotik haratago. -Theklan (eztabaida) 16:45, 1 uztaila 2021 (CEST)Reply

Baina hori zerrendaren lehen parrafoan azalduta dago, ezta? Hau da, "ETAko buruzagiak izan omen direnak betiere Espainiako polizia ezberdinen, Gobernu Espainiar ezberdinen, Espainiako Audientzia Nazionala, komunikabide espainiarren edo erakunde espainiarren batzuen aldetik". Eta bai, zerrenda kronologikoki idaztea erraza da baina arduren kontua ez. Nik ez dut ezagutzen behintzat poliziak egindako organigramen informaziorik.-Oraina (eztabaida) 16:53, 1 uztaila 2021 (CEST)Reply
Orduan artikulu hau poliziak ETAn arduraren bat zutela esan dutenen zerrenda da. Ez da oso entziklopedikoa bere horretan. Theklan (eztabaida) 19:24, 13 urtarrila 2023 (CET)Reply
"ETAko buruzagiak omen zirenak" orrira bueltatu.