Zermatt Suitzako Valais kantoian dagoen udalerri bat da. Hedaduraz, Visp Barrutiko udalerririk handiena da, barruti osoaren hedaduraren laurdena baino gehiago hartuz, 242,67 kilometro karratu, zehazki.

Zermatt
Suitzako udalerria
Administrazioa
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Valais kantonamendua
District of the canton of ValaisVisp Barrutia
Izen ofizialaZermatt
Posta kodea3920
Udalerri kodea6300
Geografia
Koordenatuak46°01′09″N 7°44′46″E / 46.0193°N 7.7461°E / 46.0193; 7.7461
Map
Azalera242.67 km²
Altuera1.608 m eta 2.621 m
MugakideakMacugnaga, Alagna Valsesia, Ayas, Bionaz, Gressoney-La-Trinité eta Valtournenche
Demografia
Biztanleria5.643 (2017ko abenduaren 31)
0 (2017)
Dentsitatea23,25 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia027
Hiri senidetuakAlfano, Myoko (en) Itzuli eta Kyoto
MatrikulaVS
zermatt.ch

Mugakideok ditu:

- Iparraldean, Täsch.

- Ekialdean Saas Almagell.

- Hego-ekialdean eta hegoaldean, Italiako Alagna-Valsesia (Vercelliko probintzia), Ayas (Aostako harana), Bionaz (Aostako Harana), Gressoney-La-Trinité (Aostako Harana), Macugnaga (Verbano-Cusio-Ossolako probintzia) eta Valtournenche (Aostako Harana).

- Mendebaldean, Ayer, Evòlene eta Randa.

Geografia eta kokapena aldatu

Cervino edo Matterhorn mendiaren ondoan dagoen herri turistikoa da, Suitzako hegoaldean. Udalerria (1608 metroko garaieran dago) Cervino mendiaren ondoan dagoelako eta Zermatt y Breuil Cervinia eski estazio erraldoiaren egoitza izateagatik ospetsu egin da. Urte osoan duen turismo bereizgarriak, hotel, jatetxe eta denda anitz izatea eragin du. Gornegrat nabarmentzen da, 3090 metrora dagoen behatoki bat: bertatik Cervinoren, Monte Rosa eta ondoko mendien ikuspegi ikusgarriak ikusten dira.

 
Matterhorn mendiaren ikuspegia Zermattetik

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Zermatt)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.2 1.3 3.7 7.3 12.1 15.6 18.9 17.9 15.4 11.2 4.6 1.1 9.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -4.8 -4 -1.5 2 6.7 10 12.5 11.7 9 4.8 -0.8 -3.8 3.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9.4 -8.8 -6.5 -3.2 1.6 4.6 6.6 5.7 3.9 0.7 -4 -8.8 -1.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 43 46 49 50 61 56 47 60 41 55 55 49 611
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6.6 6.3 7.7 6.7 10 8.6 8.9 9.9 6.9 6.7 7 6.7 92
Iturria: MeteoSchweiz[1]

Hiri senidetuak aldatu

Zermatt hiriokin senidetuta dago:

Erreferentziak aldatu

  1. Temperature and Percipitation Average Values-Table, 1961-1990. Federal Office of Meteorology and Climatology MeteoSwiss (Noiz kontsultatua: 8 May 2009).

Kanpo estekak aldatu