Zelesta, pianoaren antzeko konposaketa duen musika tresna bat da, baina, teklek aktibatutako bere mailuek, metalezko plakak jotzen dituzte hari tinkatuak barik. Plaka hauek, jotzerakoan, honetarako balio duen zurezko kaxa batean erresonantzia bat eragiten dute, soinu goxo eta eder bat sortuz.

Estilo alemaneko zelesta

Zelesta, 1866 eta 1868 bitartean, Parisko Auguste Mustel armonio sortzaileak asmatutako metalofono bat da, eta, dirudienez, bere jatorria, Javako genderrean du.

Piano bertikal txiki baten itxura hartzen du, non, hariak, zurezko erresonantzia hodiak zeharkatzen dituzten metalezko laminengatik ordezkatuak izan diren. Teklen akzioaren ondorioz, mailu batzuk jotzen dituzte laminak; pianoan bezala, itzaltzaileak aktibatzea ahalbidetzen duen pedal bat du. Laminek, purutasun handiko soinuak sortzen dituzte, erresonatzaileen bibrazioek leunduak. Bere erregistroak, 4 eta 5 oktaba bitartean hartzen du, lehenengo tekla, beti, Do notan hasiz, pianoko Do2 notaren baliokidea, ereduren batzuk (batez ere Yamaharen 5 1/2a ereduak), 5 oktaba t'erdirarte hedatzen dutelarik (fa notaraino).

Pianoaren kasuan bezala, eredu esklusiboko zelestak ere badaude, mignon kola piano formakoa, baita piano batek hainako erregistroa (8 oktaba) duten zelestak ere, baina, arrazoi honegatik hain zelesta handiak eraikitzeak, oso erresonantzia handikoak bihurtzen ditu, eta entzumenarentzako oso gogaikarriak, eta, ondorioz, ez dira ia sekula eraikitzen.

Konposatzaile frantziar eta errusiarrak izan ziren musika tresna hau orkestra sinfoniko batean erabiltzen lehenak. Ospetsuak dira Piotr Ilitx Txaikovskiren Intxaurkraskagailua, Maurice Ravel ziburutarraren Ma Mère l'Oye edo Richard Straussen Arrosaren zalduna bezalako lanetan aurki daitezkeen adibideak.

Zelesta, Harry Potterren filmeen Soinu Bandaren hasieran entzuten den musika tresna da.

Kanpo estekak aldatu