Zekale-aino

Zenbait zerealen, batez ere zekalearen, parasito den onddo askomikotoa. Lorearen obulutegian garatzen da, eta mizelioak leka beltz baten itxura hartzen du.

Zekale-aino (Claviceps purpurea) zekalea loratzean horren obulutegietan sartzen den onddo askomizetoa da, haztean leka beltz baten itxura hartzen duena. Berez pozoitsua da. Onddo hori duen zekalea (Secale cornutum) hainbat botika egiteko biltzen da.

Zekale-aino
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaHypocreales
FamiliaClavicipitaceae
GeneroaClaviceps
Espeziea Claviceps purpurea
(Fr.) Tul. 1853

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: Esklerozio luzanga edo zilindriko batetik sortzen da, leuna edo marra xumeekin, more kolorekoa, tamaina, parasitatzen duen landarearen araberakoa da. Hainbat fruktifikazio ugal daitezke esklerozio berean.

Fruktifikazioak: Zurtoin luzez osatutakoak, 10 mm-ko luzera erraz gainditzen dutenak, marroi ilun kolorekoak tonu gorrixkekin edo lila kolorekoekin, eta horren amaieran buru txiki bat dago, batzuetan makroskopikoki ia ikusten ez dena, mm batzuk besterik ez ditu, okre-horixka kolorekoa, nahiz eta ostioloak osatzen dituzten puntu batzuek markatuta egon.

Haragia: Hutsala.[1]

Etimologia: Purpurea epitetoa latinetik dator, purpura esan nahi duen, “purpureus” hitzetik. Koloregatik.

Toxikotasuna aldatu

Toxikoa.

Nahasketa arriskua aldatu

Sclerotia clavipes Microlepiota aipatuko dugu, belar ezberdinen hazietan hazten dena.

Oharrak: Perretxiko honek substantzia toxikoak eta are haluzinogenoak ditu.

Historikoki, Salem-en gertatutako gertaeren atzean dagoela uste da, non emakume asko exekutatu baitzituzten sorginkeria leporatuta Claviceps purpurea delakoarekin kutsatutako zekale-ogia jan ostean, eta Erdi Aroan Ergotismo epidemia famatuak Europa suntsitu zuenean.[2]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udan oso kaltegarria da. Erabat parasito hazten da hainbat belarren zurtoinetan, zekaleetan bakarrik ez.

Banaketa eremua aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 336 or. ISBN 84-282-0865-4..
  2. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.