Hinduismoaren testuinguruan, saptu sindhu edo zazpi ibai sakratuak, Indiako ibai guztien artean sakratuentzat hartuak diren zazpi ibai dira, eta horien iturrietara edo ibilguaren tokiren batzuetara erromesaldiak egiten dira.

Rig-vedaren garaiko balizko geografia bat. Gandharako hilobien kultura edo Swat kulturaren eta H hilerria kulturaren hedapena, Rig-vedan aipatutako kultura vediko izateko hautagaiak direnak.

Antzinako Rig-veda testuak sarri aipatzen ditu "zazpi ibaiak", identifikatzen zailak diren ibai garrantzitsu batzuk osatutako talde bat. Itxuraz, zazpi zenbakia garrantzitsuagoa da ibai horien izena baino; Saptarshiekin (zazpi jakintsu iragarleak), zazpi itsasoekin edo zazpi klimekin alderatu. Rig-veda 7.36.6ren arabera, zazpigarren ibaia Sarasvati ibaia da, honen ama Sindhu jainkosa delarik.

Avestako Hapta henduak zazpi ibai vedikoekin alderatzen ohi dira. Vendidad 1.18an Ahura Mazdak sortutako hamabosgarren eta hamaseigarren lurraldeak bezala deskribatzen dira.

Gaur egun, Indian sakratutzat hartzen diren zazpi ibaiak honakoak dira:

Urak paper purifikatzaile bat du hinduismoan, eta sarri, ibaien ertzak eskailerekin, harmailekin edo bankadiekin egokituak egoten ohi dira (ghat bezala ezagutuak) abluzioak eta urperaketak egiteko, purifikazio prozesu horren zati direnak.

Kanpo estekak aldatu