Zarranzmendi
Euskal Herriko mendia
Zarranzmendi, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Altzoan jasotzen duen herritik datorkio izena mendiari, baina ez dirudi inguruetan asko akordatzen direnik tontor honekin, ez da behintzat bide nabarmenik heltzen hara. Basoak estaltzen du gehiena, pagoa, haritza, elorria... baina eremu askotan sasia ere nagusituta dago eta halakoetan ibilbidea asko zailtzen da. Bidea ondo ikasita joatea komeni da. Tontorrean perretxiko baten itxurako buzoia luzatutako belar artean eta basoaz inguratuta: zer ikusi gutxi dago handik.
Zarranzmendi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 888 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′31″N 1°46′37″W / 42.942°N 1.777°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |