Zaro

Nafarroa Behereko udalerria


Zaro Nafarroa Behereko hegoaldeko udalerri bat da, Garazi eskualdekoa.

Zaro
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Zaroko eliza.

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofizialaÇaro
AuzapezaRobert Garikoitz (2008-2014)
Posta kodea64220
INSEE kodea64166
Herritarrazaroar
Kokapena
Koordenatuak43°08′51″N 1°13′03″W / 43.1475°N 1.2175°W / 43.1475; -1.2175
Map
Azalera4,01 km2
Garaiera174-305 metro
Distantzia2 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria198 (2018:  −6)
Dentsitatea46,38 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 19,09
Ugalkortasuna[1]‰ 31,75
Ekonomia
Jarduera[1]% 70,69 (2011)
Desberdintasuna[1]% 4,88 (2011)
Langabezia[1]% 4,33 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 73,91 (2010)
Erabilera% 46,19 (2011)

Geografia aldatu

Ingurune naturala aldatu

Udalerritik Errobi ibaia igarotzen da, baita bertara isurtzen den Urtxipia erreka ere.

Udalerri mugakideak aldatu

Etxeak eta auzoak aldatu

Historia aldatu

Zaro, Eiheralarreko parrokiaren barnean egon zen eta bertan, erromesentzako ospitale sekular bat zegoen, Sancta Maria de Burunza izenekoa.[2] Herriaren lehen aipamena 1292ean dago datatua, Çaro izenarekin, eta geroago, baita 1335ean ere Baionako udalaren gutun batean, Sanctus Vincentius et Sanctus Martinus de Çaro izenarekin.

Frantziako Iraultzaren garaian, elizako kasulla eta ornamentu desberdinak saldu zituzten, herritarrengandik konfiskaturiko hainbat ondasunekin batera. Era berean, herriko parrokoa (Jean Pierre Etxepare Apat) 1792an erbesteratu zen.[3]

Demografia aldatu

Zaroko biztanleria

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Gotorleku protohistoriko bat bazen, 1981. urteraino, Xerrapon.
  • Etxezaharra baserria XVIII. mendekoa da.
  • San Martin eliza Erdi Arokoa da. XVI. mendearen bukaeran edo XVII.aren hasieran berritze sakona izan zuen.

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. (Frantsesez) Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
  3. (Gaztelaniaz) «Zaro, historia», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa