Zarauzko Kirol Elkartea

Zarauzko Kirol Elkartea bertako kirol elkarterik garrantzitsuena da. 1944an sortu zen. Futbol, areto-futbol, atletismo, eskubaloi, saskibaloi, errugbi, halterofilia, igeriketa, pilota zein xakeko taldeak ditu. Talderik garrantzitsuenak, eskubaloiko Amenabar Zarautz eta futboleko taldeak dira, non lehenengoa Zilarrezko Ohorezko mailan dabil eta bigarrena Gipuzkoako Ohorezko Erregionalean.

Zarauzko Kirol Elkartea
Ezizena(k)Kosteroak
Sorrera1944 (80 urte)
Futbol zelaiaAsti
edukiera: 800 lagun
inaugurazioa: -
PresidenteaJuan Mari Arrizabalaga
EntrenatzaileaJoseba Zubizarreta
LigaGipuzkoako Ohorezko Erregionala
2022-238.a
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

1944an sortu zen. Futbol zein errugbiko taldeek Astiko kirol instalakuntzetan jokatzen dute eta igeriketa, pilota, saskibaloi eta eskubaloiko taldeek berriz Aritzbatalde udal kiroldegiko instalakuntzetan. Eskubaloi taldea Zilarrezko Ohorezko mailan dabil. Futbol taldea, bere sorreratik denboraldi gehienetan Gipuzkoa mailako Preferentean egon da, hiru denboraldi ezik, non 3. Mailan egon den. Gaur egun Gipuzkoako Ohorezko Erregionalean dabil.

Jantziak aldatu

Futbol taldeak, jantzi guztia kolore beltzekoa du eta eskubaloikoak berriz, kamiseta eta galtzetin zuriak eta galtza beltzak. [1] Zarauzko kirol ekitaldien zerrenda

Datuak aldatu

2023-24 denboraldiko datuak barne.

Mailak aldatu

Azken urteak aldatu

Denboraldia # Maila Emaitza
2004-05 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 3.a
2005-06 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 5.a
2006-07 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 1.a
2007-08 4 3. maila 16.a
2008-09 4 3. maila 17.a
2009-10 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 1.a
2010-11 4 3. maila 13.a
2011-12 4 3. maila 20.a
2012-13 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 10.a
2013-14 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 14.a
2014-15 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 15.a
2015-16 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 9.a
2016-17 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 10.a
2017-18 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 6.a
2018-19 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 9.a
2019-20 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 10.a
2020-21 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 4.a/6.a
2021-22 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 8.a
2022-23 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 8.a
2023-24 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala

Palmaresa aldatu

Emakumezkoen taldea aldatu

Zarauzko Kirol Elkartea
Sorrera1944
Futbol zelaiaAsti
edukiera: 800 lagun
inaugurazioa: -
LigaEuskal Liga
2022-238.a
     
 
 
 
Etxekoa
     
 
 
 
Kanpokoa

Azken urteotan Euskal Ligan aritu da taldea. 2016-17 denboraldian Ligako txapeldunak izan ziren eta Bigarren Mailara igotzea lortu zuen taldeak.

Urtea Maila Postua
2009-10 2. maila 13.a (jeitsi)
2010-11 Gipuzkoako Erregionala 1.a
2011-12 Gipuzkoako Erregionala 1.a (igo)
2012-13 2. maila 12.a (jeitsi)
2013-14 Euskal Liga 11.a
2014-15 Euskal Liga 10.a
2015-16 Euskal Liga 4.a
2016-17 Euskal Liga 1.a (igo)
2017-18 2. maila 13.a (jeitsi)
2018-19 Euskal Liga 8.a
2019-20 Euskal Liga 9.a
2020-21 Euskal Liga 5.a
2021-22 Euskal Liga 3.a
2022-23 Euskal Liga 8.a

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu