Artikulu hau soinu desatseginari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zarata (argipena)».

Zarata desiratzen ez den soinua da. Adiera arruntean bolumen edo ozentasun handiko soinua nahiz bolumen txikikoa izan arren, atsegina ez den soinu jarraitua, pertsonen jarduera edo horien arteko komunikazioa eragozten duena. Hedaduraz, beste erabilera batzuk ditu: adibidez, zientzian seinale eta aldagai baten zorizko osagaia da eta musikan egituratik ateratzen den soinua da.

Zarata mailak.
200 dB Lehergailu baten eztandak 200 dB baino gehiago sor ditzake.
180 dB Krakatoa sumendiaren eztanda 160 km-ko distantzian intentsitate honekin entzun omen zen. Espazio ontziek lurretik abiarazterakoan egiten duten zarata.
142.2 dB Kirol estadio batean inoiz neurtu den zaratarik ozenena.
140 dB Belarrietako minaren muga. Formula 1 auto batek metro batzuetara egiten duen zarata.
130 dB Hegazkin bat abiarazterakoan.
120 dB Hegazkin baten motorren zarata. Piroteknia. Suziriak.
110 dB Rock kontzertu batek, Mitin batek egiten duen zarata
100 dB Kaleko zulagailu batek egiten duen zarata
90 dB Trafikoak egiten duen zarata
87 dB Espainiako lan-arriskuen legediak 2006an ezarri zuen onar zitekeen zarataren muga[1] Lantoki oso zaratatsu batean langile batek onartu beharko ez lukeen zarata. (Belarrien babesek 10 dB jaisten omen dute babesik gabe neurtzen den zarata)
80 dB Tren batek egiten duen zarata
70 dB Xurgagailu batek egiten duen zarata
50/60 dB Jendearen abarrotsa / Etxeko ontzi garbigailu batek egiten duen zarata
40 dB Elkarrizketa batek egiten duen zarata
20 dB Liburutegi baten egon ohi den isiltasuna (ez erabatekoa)
10 dB Isiltasunean entzuten diren zarata txikienak, arnasarena, esate baterako
0 dB Dezibel bat omen da giza belarri zorrotz-zorrotz batek antzeman dezakeen gutxieneko soinua

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu