Zara Larsson

abeslari suediarra

Zara Maria Larsson [1][1](Solnan, 1997ko abenduaren 16a) suediar abestigile eta abeslaria da[2]. 10 urte zituela famatua bihurtu zen, 2008an Suediako telebistan musika programa batean irabazle izan zelako.[3] Programa hori British TV Got Talent delakoaren antzekoa da baina Suedian bertsionatuta, Sweeden Got Talent[4]. 2016an UEFA Frantzian ospatuko zuten Eurokopako abestian parte hartu zuen.[5]

Zara Larsson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakZara Maria Larsson
JaiotzaSolna1997ko abenduaren 16a (26 urte)
Herrialdea Suedia
Lehen hizkuntzasuediera
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, aktorea eta dantzaria
Jasotako sariak
Genero artistikoadance popa
pop musika
electropopa
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
DiskoetxeaEpic Records
Sony Music
TEN Music Group (en) Itzuli

zaralarssonofficial.com
IMDB: nm3706357 Rottentomatoes: celebrity/zara_larsson Metacritic: person/zara-larsson
Facebook: ZaraLarsson Twitter: zaralarsson Instagram: zaralarsson VK: zaralarsson Snapchat: zaralarsson Youtube: UCjNRJBlxvvS0UXAT2Ack-QQ TikTok: zaralarsson Souncloud: zaralarssonofficial Spotify: 1Xylc3o4UrD53lo9CvFvVg iTunes: 570372593 Last fm: Zara+Larsson Musicbrainz: 134e6410-6954-45d1-bd4a-0f2d2ad5471d Songkick: 7245764 Discogs: 3403812 Allmusic: mn0003105903 Deezer: 4331004 Edit the value on Wikidata

Haurtzaroa aldatu

Zara Larsson Karolinska Unibertsitateko ospitalean jaio zen, Solnan (Suedian).[6] Bere aita Anders Larsson deitzen da eta bulego batean lan egiten du, ama berriz, Agnetha Larsson deitzen da eta erizaina da. Zarak 3 ahizpa txiki dauzka. Hanna Larsson bere ahizpa ere abezlaria da eta Lennix taldean dago.[7] [8]

Svenska Dagbladeti eskainiriko elkarrizketa batean, Zarak hilda jaio zela kontatu zuen, bere birikek ez zutelako oxigeno nahikorik.[9]

Gazte zenean, Zarari asko gustatzen zitzaion abestea. Carola Häggkvist izan zen abeslari bihurtzeko eragin nagusia. Inspirazio iturri hain handia bihurtu zen Larssonentzat, ezen Larssonek bere burua Carola zela pentsatu baitzuen.[10]

Bost urte zituela Elvie Presley moduko abeslari famatua izan nahi zuen.

Zara Larsson  Gubbängsskolara joan zen lehen hezkuntza egitera, baina 3. mailan Royal Swedish Ballet Schoolera joan zen eta han aritu zen 15 urte bete zituen arte. Geroago, Kulturaman dagoen arte eskolara joan zen, Stockholmon kokatua berau.[11]

Ibilbide Profesionala aldatu

2008-2011: Hasierak aldatu

 
2008an Zara Larsson Sommarkrysset-en abesten

Zara Larssonek 2008ko Tarang (Sweeden Got talent) irabazi zuen, 10 urte zituela.[12][13]My Hear Will Go on” abestiarekin lortu zuen saria, Celine Lion abeslaria bertsionatuz. 2009 eta 2010 bitartean Suediako “I shall become a star” telesailean parte hartu zuen. Telesai hark suediar gazteei haien ametsak lortzeko aukera ematen zien. Los Angelesera bidaiatu zuen eta hor Disneyrekin hitz egin zuten, baita beste enpresa diskografiko handi batzuekin ere: Universal Music Group, Sony Music, Warner Music Group... baina ez zuen kontraturik sinatu.

2012-2014: Bere lehenengo diskoa eta arrakasta Suedian aldatu

 
2013an Sommarkrysset-en Larsson abesten

Zara Larssonek kontratu bat sinatu zuen TEN Music Group-ekin 2012an. Bere lehenengo diskoa ("Introducing") 2012ko abenduaren 9an kaleratu zuen, album horren Uncover bideoa Youtuben agertu zelarik. 2013ko urtarrilaren 21an 5 abestiak Eskandinavian zabaldu ziren. [14] Bere lehen diskoa Sverigetopplistan eta DigiListan zerrendetan lehen postura heldu zen.[15] Gainera, Norvegian lehen postura iritsi zen bere bilduma eta Danimarkan hirugarren postura.[16][17] 2013ko otsailaren 25an  "Uncover " abestiak Platino diskoa irabazi zuen, Universal Music Sweeden eskutik, abestiak jarraipen handia izan baitzuen.[18]

2013ko martxoaren 27an, Zara Larsson bere hurrengo bilduma prestatzen ari zela jakin zen "She’s Not Me" bideo musikalean agertu zenean. Bere bigarren bilduma, "Allow Me to Reintroduce Myself", 2013ko uztailaren 5ean kaleratu zen Eskandinavian[19]. 2013ko apirilaren 3an, Zara Larssonek bere blogean adierazi zuen 3 urteko kontratua sinatu zuela Epic Record-ekin.[20] 2013ko abenduaren 11an, Nobel Sarietan, Bakearen Nobel sarien kontzertuan parte hartu zuen. [21]

2015-2017: So Good eta arrakasta internazionala: aldatu

2015eko ekainaren 5ean, Larssonek Lush Life abestia atera zuen. Abesti hau bere bigarren abestirik arrakastatsuena bihurtu zen eta 4 Platino diskatara nominatua izan zen Suedian. Abesti hori oso arrakastatsu bihurtu zen beste 18 herrialdetan ere eta 16 herrialdetatik platino diskora nominatua izan zen.[22][23]

 
2016ko Stavernfestival-en Larssonen kontzertua

2015eko ekainaren 5ean, Larssonek abesti bat atera zuen MNEK abeslariarkekin, “Never Forget you”.[24] Abestiak Suedian lehenengo postuan lortu zuen eta Australian 3. postua eta Britainia Handian 5. postua lortu zuen.[25]

2016ko otsailean, Tinie Tempahek abesti bat atera zuen Zara Larssonekin “Girls like”. Urte berean Frantzian ospatu zen Eurokopako abestian parte hartu zuen David Guettarekin (“This one’s for you”). [26]

2016ko irailaren 1an, Zara Larssonek “Ain’t My Fault” abestia aurkeztu zuen. 2016ko urriaren 22ko Time aldizkariaren hitzetan, Zara 2016ko influentzia handiko gazteen artean zegoen.

2017ko urtarrilean, Larssonek abesti bat kaleratu zuen “So Good” izenarekin, Ty Dolla Sign raplariarekin batera. Abesti hau bere bostgarren bildumakoa zen, 2017ko martxoaren 17an kaleratu zuen bilduma, hain zuzen. Bilduma horretan beste kolaborazio batzuk ere izan zituen, besteak beste Wizkid eta Clean Bandit. Abestiak hauek izan ziren: “Sundown” eta "Symphony”.[27]

2017ko maiatzaren 12an "Don’t Let Me Be Yours”, So good diskoaren seigarren abestiaren bideoa atera zuen.[28] Gainera, 2017ko abuztuaren 11an “Only you” azken diskoaren zazpigarren abestia ere kaleratu zuen.[29]

2017-gaur egun: Hirugarren Estudioko bilduma aldatu

 
2018ko Ilosaarirock-en Larssonen kontzertua

2017ko irailean, Larssonek esan zuen bere hirugarren estudioko bilduma prestatzen ari zela eta elkarrizketan esan zuen MNEKekin kolaborazio bat egingo duela.

2017ko abenduaren 11an Zara Larssonek berriz parte hartu zuen Nobel sarien ekitaldian, Bakearen Nobel Sariko kontzertuan, baina oraingoan John Legend amerikar abeslariarekin batera.[30]

2018ko urtarrilean, Forbes aldizkariak Larsson “Under 30 Europe” zerrendan sartu zuen.[31]

2018ko irailean, Zara Larssonek bere hirugarren bildumaren abesti bat argitaratu zuen “Ruin My Life”. 2019an bilduma horren beste 3 abesti aurkeztu zituen, “Don’t Worry Bout me”, “WoW” eta “All The Time”.

2019ko urtarrilean, beste abesti bat atera zuen “Holding out For You”, abesti honetan Italiar rapero batekin abestu zuen; Fedez Fedez. 2019ko azaroaren 8an, bere hurrengo abestia atera zuen “Invisible”. Abesti hori Klaus filman agertu zen, Netflix plataformak egindakoa.[32]

2020ko martxoan, beste abesti bat atera zuen (“Like It is”), kasu honetan Tyga abeslariarekin kolaborazio bat eduki zuen.

Bizitza Pertsonala, iritziak, beste lan batzuk aldatu

Larssonek, urteak aurrera joan ahala, bere teknika eta gaitasunak hobetu ditu, baina hainbat artistak lagundu diote bere ibilbide profesionala bideratzen. Goraipamen handiak ditu besteak beste Beyonce artistarentzat.[33]

2015ean arrakasta handia lortu zuen Suedian eta Estatu Batuetan. Zara Durex kanpainaren parte da eta HIES-ren kontrako erakunde bateko kidea da. Erakunde horrek HIESaren gaia azaltzen du eta gaixotasun horren aurka egiteko dirua biltzen dute. [34]

2015ean, Larssonek bere jatorrizko herrialdean ospatzen zuten Bråvalla jaialdian, emakumeen aldean gizonezko abeslariek zeukaten garrantzi handiagoa kritikatu zuen. Gainera, galdetu zuen bera abeslari ospetsua izanda zergatik ez zioten eman aukera jaialdi horretan abesteko. [35] Egun berean, Günther suediar abeslariak Facebooken hau erantzun zion Larsonni: "Herrialdera etortzen zarenean ez duzu ekartzen zure arrakasta, baizik eta jende iskanbila". Larssonek hau erantzun zion: "emakumeok gorrotatzen gaituzu". Polemika honek #backazara sortzea ekarri zuen, sare sozialetan, Zara Larsson babesteko xedez.

2015ean, Larssonek udako hitzaldi bat antolatu zuen, Sveriges Irratian zabaldurik. Hitzaldiak 48minutu iraun zuen, zuzeneko programa bat izan zen, P1ean. 2015ean, 17 urte zituela, irratian agertu zen neska gazteena bihurtu zen[10]. Diskurtsoan, bere bizitza pertsonalaz hitz egin zuen, eta bere ibilbide profesionalaz.

2017 eta 2019 artean Brian H.Whittaker britaniar modeloarekin harremana eduki zuen[36]

2017ko maiatzaren 18an,Larssonek H&M-ekin kolekzio egin zuen. Kolekzioa sortzeko, bere iritzia kontuan hartu zen. Kolekzioak, arrosa kolorea du.[37]

Clean Bandit "Symphony" bideoa grabatzea erabaki zuen. Bideoan bi pertsona homosexualen maitasuna azaltzen da.[38]

Eztabaida aldatu

Zara Larssonek feminista sentitzen da eta garrantzi handia ematen dio horri. Bere ideia sare sozialetan partekatzen du baita bere familikoen artean ere. Larssonek kritika asko jaso ditu feminismoa babesten duelako. Zarak askotan esan du berdin zaiola jartzen dioten etiketa.[39]

2019an jakin zen Zara Larsson Huawei konpaniarekin kooperaketa bat eduki zuela. Kooperazio horrek, kritikak jaso zituen Txinako Giza eskubideentatik.[40][41]

Artista aldatu

Zara Larsson Pop estiloko abeslaria da, R&B musika estiloarekin eragin handiarekin. Zara Larssonek Pop elektronikoa, house, eta dantzatzeko musika ere egiten ditu.[42][43][44]

Zara Larssonek esan zuen bere herrialdeko abeslariek eragin izan zutela beragan, Robyn, Seinabo Sey eta Sabina Ddumba aipatu zituen eta baita bere ahizparen musika taldea ere: Lennix. Abeslariak internazionalki ezagutzen diren abeslariak ere aipatu ditu, besteak beste, Rihanna, The Weekend, Jay-Z, Ariana Grande eta Jhene Aiko. Lady Gagaren bostgarren diskoaren "Joanne" abestiak ere Larsson inspiratu zuen.

Baina gehien eragin dion abeslaria Beyonce izan da.[45] Larssonen arabera, Beyonceren bi diskorekin hazi egin zen: "Dangerously in Love" eta "Bday". Bigarren bilduma hori bere bizitzako soinu banda bihurtu zela argudiatu zuen. Larssoni asko gustatzen zaio abeslari hau feminista delako eta beltzen arraza defendatzen duelako. Larssonek Beyoncek daukan ibilbide profesionalera heldu nahi du, hori bere ametsa dela esan zuen. [46]

Diskografia aldatu

Zara Larssonek atera dituen diskoak:[47]

  • 1 (2014)
  • So Good (2017)
  • Don't Worry Bout Me (2020)

Tour aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Zara Larsson Biography, Discography, Chart History» Top40-Charts.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  2. (Ingelesez) Zara Larsson. 2020-05-30 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  3. (Ingelesez) Trombley, Erika. (2019-06-06). «Hi, Did You Know That Zara Larson Won ‘Sweden’s Got Talent’ When She Was 10?!» Cosmopolitan (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  4. (Ingelesez) Swedes, Neil Shipley's watching the. (2014-04-15). «Sweden’s Got Talent» Watching the Swedes (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  5. (Ingelesez) «Uefa Euro 2016: Opening ceremony at the Stade de France as it happened» International Business Times UK 2016-06-10 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  6. «Därför nobbade Zara Larsson Justin Bieber» DN Fokus 2016-04-01 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  7. «Zara Larsson’s Sister Starts a Band, Hanna & Andrea, With Very Good Debut Single» Spin 2016-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  8. (Ingelesez) «Learn about Hanna Larsson» Famous Birthdays (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  9. (Suedieraz) Amster, Harry. (2015-07-19). «Zara Larsson: När hatvågen kom ville jag lämna Sverige» Svenska Dagbladet ISSN 1101-2412. (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  10. a b (Suedieraz) Radio, Sveriges. «Zara Larsson - Sommar & Vinter i P1» sverigesradio.se (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  11. (Ingelesez) «Zara Larsson: I want people to look at me all the time» Evening Standard 2016-03-18 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  12. «Make Way For Zara Larsson, Sweden’s Latest Weapons-Grade Pop Export» Stereogum 2016-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  13. (Suedieraz) «Zara Larsson - Jag ska bli stjärna - tv4.se» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  14. (Suedieraz) «Zara Larsson - Introducing» www.expressen.se (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  15. «swedishcharts.com - Discography Zara Larsson» swedishcharts.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  16. «norwegiancharts.com - Discography Zara Larsson» norwegiancharts.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  17. «danishcharts.com - Discography Zara Larsson» danishcharts.dk (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  18. «Zara Larsson säljer Platina - Universal Music Sweden» web.archive.org 2019-07-01 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  19. «Universal Music Sweden - Zara Larsson - ”She´s Not Me” - Mynewsdesk» archive.vn 2013-06-28 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  20. «- i'm so lucky» zarish.blogg.se (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  21. (Suedieraz) «Zara Larsson medverkar i prestigefyllda The Nobel Peace Prize Concert 11 december.» Mynewsdesk (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  22. (Ingelesez) «never forget you | full Official Chart History | Official Charts Company» www.officialcharts.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  23. (Gaztelaniaz) Lush Life. 2020-04-01 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  24. «ShieldSquare Captcha» validate.perfdrive.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  25. «australian-charts.com - Australian charts portal» australian-charts.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  26. «ShieldSquare Captcha» validate.perfdrive.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  27. (Ingelesez) «So Good by Zara Larsson» Apple Music (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  28. .
  29. (Ingelesez) «Zara Larsson Has Released "Only You + Remixes" EP» CelebMix 2017-08-13 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  30. Txantiloi:Nb «Zara Larsson til Nobelkonserten» www.vg.no (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  31. (Ingelesez) «Zara Larsson» Forbes (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  32. (Ingelesez) «NEW ZARA LARSSON SINGLE “INVISIBLE” FEATURED IN NETFLIX ORIGINAL ANIMATED FEATURE KLAUS» Epic Records 2019-10-26 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  33. (Ingelesez) Gonzales, Erica. (2016-11-29). «Watch Zara Larsson Sing an Epic Beyoncé Montage» Harper's BAZAAR (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  34. .
  35. (Suedieraz) «Zara Larsson, Günther och Bråvalla – detta har hänt» DN.SE 2015-06-30 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  36. (Ingelesez) «Zara Larsson's Modern Day Love Story» PAPER 2018-03-05 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  37. (Suedieraz) «Se alla bilder på Zara Larssons kollektion för H&M: ”Feminin, stark och passar alla”» ELLE 2017-04-25 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  38. .
  39. (Ingelesez) First, Fuse. «Zara Larsson on Feminism: ‘It Doesn’t Hurt Men If I Hate Them’» Fuse (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  40. (Suedieraz) «Huawei lanserar nytt koncept – knyter till sig Zara Larsson och Sarah Sjöström» www.resume.se (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  41. (Ingelesez) «Zara Larsson – Manchester Albert Hall, 22/05/2019» God Is In The TV 2019-05-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  42. (Ingelesez) Savage, Mark. (2017-03-17). «The pop star with sleep paralysis» BBC News (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  43. .
  44. (Ingelesez) Cragg, Michael. (2017-03-19). «Zara Larsson: So Good review – passion and personality shine through» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  45. (Ingelesez) «Zara Larsson inspired by Beyonce» The Nation 2017-03-25 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  46. (Italieraz) Durante, Federico. (2018-11-02). «Zara Larsson: «Se faccio una canzone voglio che mi rispecchi al 100%»» Billboard Italia (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  47. (Gaztelaniaz) Anexo:Discografía de Zara Larsson. 2019-09-13 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).