Zapoteka zibilizazioa

Zapoteka zibilizazioa Kolonaurreko Mesoamerikako zibilizazio bat izan zen, Oaxacako Haranean sortu eta garatu zena. Aztarna arkeologikoek erakusten dute zapoteken kultura duela 2.500 urte hasi zela. Zapotekek Monte Albán antzinako hirian utzi zituzten aztarna arkeologikorik nabarmenenak, eraikin gisa: Mesoamerikako pilota jokorako pilotalekuak, hilobi handiak eta hileta ondasunak, urrezko bitxiak barne. Monte Albán Mesoamerikako lehen hiri handienetako bat izan zen eta gaur egun Mexikoko Oaxaca estatua den lurraldearen zati handi bat menderatu zuen zapoteka estatu baten erdigunea izan zen.

Edontzi zapoteka

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Mexikoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.