Zanbrana (aztarnategi paleontologikoa)

aztarnategi paleontologiko

Zanbranako aztarnategiko paleontologikoa goi eozenoko priaboniar garaiko (duela 33-27 milioi urte) fosilen aztarnategi inportante bat da, Araban kokatua. 3.000 fosil baino gehiago aurkitu dituzte bertan, 25 taxon identifikatu dituzte, interesgarrienak ugaztunenak, tartean martsupialenak, baina baita dortokak eta krokodiloak.

Zanbrana (aztarnategi paleontologikoa)
Motaaztarnategi paleontologiko
Geografia
Map
Koordenatuak42°38′31″N 2°51′55″W / 42.6419235°N 2.8653295°W / 42.6419235; -2.8653295
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Arabako eskualdeaAñanako kuadrilla
UdalerriaZanbrana

Kokapena aldatu

Aztarnategia dago Zanbranako udalerriaren lurretan, Arabak, Errioxak eta Gaztelak bat egiten duten erpinetik gertu, N-124 eta AP-68 errepideen ondoan[1]. Aztarnategia ondo arakatua dago, eta fosilak Arabako Natur Zientzien Museoan gordeta daude.

Duela 35 milioi urte Trebiñu eta Miranda artean, Euskal Herriaren hego-mendebaldeko parte honetan aintzira txikien eskualde bat zegoen, eta halako inguru bat da Zanbranan fosilak eman dituena[2].

Aurkikuntzak aldatu

Aurkitutako fosil ugaztunen artean, martsupial didelfido bat (Peratherium cuvieri), Microchoerus primatea[3], 5 karraskari (lau teridomiido eta glirido bat, Glamys priscus), bi karniboro (Quercygale sp. eta Paramiacis sp.), 6 artiodaktilo eta 7 perisodaktilo. Azken hauen artean, espezie eta genero berriak aurkitu dituzte, adibidez Ainara Badiola paleontologoak izendatutako Iberolophus arabensis zaldien arbaso primitiboa[4], eta pakinolofino espezie berri bat, Pachynolophus zambranensis[5][2].

Erreferentziak aldatu

  1. Eusko Jaurlaritza, GeoEuskadi. «GIL (Geologia Interesdun Lekuen inbentarioa)» www.geo.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  2. a b (Ingelesez) Badiola, Ainara; Cuesta, Miguel-Ángel. (2008-12-12). «New endemic Eocene equoids from the Iberian Peninsula (western Europe)» Journal of Vertebrate Paleontology 28 (4): 1149–1161.  doi:10.1671/0272-4634-28.4.1149. ISSN 0272-4634. (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  3. Ana, Galarraga Aiestaran. (2013-10-21). «Goi Eozenoko fosil batek baieztatu du Iberiar penintsulako ugaztunak ez zeudela bakartuta» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  4. Grupo de Investigación | Universidad de Zaragoza, aragosaurus.com. (2008). «Iberolophus, un nuevo endemismo ibérico» www.aragosaurus.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  5. Badiola Kortabitarte, Ainara. (2004). Goi Eozenoko Zanbrana (Araba, Euskokantauriar Eskualea) aztarnategiaren ikerketa paleontologikoa. Tafonomia, Ugaztunen Paleobiologia eta Ondorio Biokronologikoak. Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).

Kanpo estekak aldatu