Zamzam putzua (baita ere Zamzamen putzua, edo Zamzam soilik, arabieraz زمزم) sakratutzat jotzen den putzu bat da, Mekan dagoena, Kaabaren ekialdetik metro gutxira. 35 metroko sakonera du, eta kupula dotore batekin estalia dago.

Zamzam putzua
زمزم
Kokapena
Estatu burujabe Saudi Arabia
Province of Saudi ArabiaMecca Province
Turismo-atrakzioaMeka
Koordenatuak21°25′21″N 39°49′35″E / 21.422568°N 39.826524°E / 21.422568; 39.826524
Map

Tradizioak, putzu hau Gabriel goiaingeruak ireki zuela dio, Agar eta honen seme Ismael, basamortuan egarriz hiltzea eragozteko, eta, honen ondorioz, Ismaelen Putzua bezala ere ezagutzen da. Erromesaldi Handia edo Hajja egiten duten musulmandar guztiek, bertako uretatik edaten dute, sendagarritzat hartuak direnak, ontziren batean hartzen dute, euren jatorrizko tokietara eramateko, eta bere uretan urperatzen dituzte hiltzen direnean erabiliko dituzten euren krobitxetak. Erabateko sinesgarritasuna duten iturrietatik, putzu hau, jada Islamaren aurretik gurtua zela dakigu.

Kanpo estekak aldatu