Zamartze Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko Uharte Arakil udalerriko herri bat da. 2008an, biztanle bakarra zuen. Herriko ondasun nabarmenena Zamartzeko monasterioa da, 1983an Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak monumentu izendatua.

Zamartze
monumentua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaUharte Arakil
Geografia
Koordenatuak42°55′26″N 1°57′53″W / 42.923831°N 1.9646956°W / 42.923831; -1.9646956
Map
Demografia
Biztanleria2 (2020)
0 (2019)

Historia aldatu

Antzinako Erromaren garaian, Antoninoren Ibilbideak aipatzen du Asturica Augusta eta Burdigala artean (hau da, Astorga eta Bordele artean) bazela Mansio Aracaeli izeneko leku bat[1], Alba pasa eta gero (Durruma) eta Alantonera iritsi aurretik (Atondo?). Aracilum izeneko herri bat zegoen, askotan Uharte Arakilekin identifikatu dena[2]. Hala ere, azken ikerketetan arabera[3], bide garrantzitsu honetan Uharte-Arakilen zegoena ez zen herri edo hiri bat, baizik eta Mansio sinple bat[1].

Identifikazio horretan oinarrituta, Antzinaroan Uharte-Arakil baskoien lurraldean zegoela ondorioztatu da. Hala ere, badirudi beranduago Merobaudesek bagaudak garaitu zituenean aipatzen den Aracellinatorum frangit insolentiam Bacaudarum horretako Aracellinatorum ez dela Uharte Arakil, baizik eta Araciel, gaur egungo Corellatik gertu. Honela, baliteke Uharte-Arakil ez egotea baskoien lurraldean, baizik eta barduliarrenean, Lekunberritik gertu aurkitu den mugarri batean oinarritua[4].

Edonola ere, Mansio Aracaeli hori Veleiatik Pompaelora dihoan kaltzadan zegoen[5].

Erdi Aroa aldatu

Litekeena da Zamartzen Erdi Aro osoan egotea helburu sakratuetarako erabilitako lur bat, aurkitu diren hilobiak ikusita, baina bisigodoen garaiko arrasto gutxi aurkitu dira. Hala ere, 1048tik aurrera (aurkitu den txanpon baten urtea) eliza erromanikoa eraiki zen bertan, eta XI. mendetik aurrera jendea hilobiratu da[1].

Garrantzia aldatu

Arakil ibaiaren ondoan eta Aralarko mendilerroaren azpian kokatua, Done Mikel Aralarkoaren santutegira joateko abiapuntu da. Monasterioak guztira hiru eraikin ditu, ekialdetik mendebaldera errenkan jarriak. Nagusia, aitzinean kokatua, XII. mendeko Santa Maria eliza erromanikoa da; Erdi Aroan Iruñeko Andra Maria Errealaren katedralaren peko monasterioa zen. Egun, Iruñe eta Tuterako artxidiozesia da monasterioaren jabea, eta espiritu-ariketak egiteko etxea prestatua du hor.

Demografia aldatu

Zamartzeko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
1 1 1 1 1 1 2 2 1

Bibliografia aldatu

(Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Navarra. 10 (Zamartze) Iruñea: Nafarroako Kutxa, 502-503 or. ISBN 84-87120-02-4..

(Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Navarra. 1 (Araceli) Iruñea: Nafarroako Kutxa, 367 or. ISBN 84-87120-02-4..

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Aznar, Rosa María Armendáriz; Pérez, María Rosario Mateo. (2009). «Santa María de Zamartze (Uharte-Arakil). Resultados de la intervención arqueológica» Trabajos de arqueología Navarra (21): 293–317. ISSN 0211-5174. (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  2. Agorreta, María Jesús Pérex. (1990). «En torno a la localización de Aracilus (Navarra)» Hispania antiqua (14): 135–138. ISSN 1130-0515. (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  3. (Gaztelaniaz) Santa María de Zamartze: investigación en la necrópolis medieval y la mansio romana de Aracaeli. Trabajos de Arqueología Navarra, separata or..
  4. Agorreta, M. J. P.; Morales, J. R.. (2011). «Término augustal hallado en Lekunberri (Navarra): estudio preliminar» Trabajos de Arqueología Navarra 23: 5-20..
  5. Botaya, M.; de los Angeles, M.. (1997). «La red viaria romana en el País Vasco» Isturitz 8: 207-231..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa