Zalditeriako 7. Erregimentua

Zalditeriako 7. Erregimentua —edo, besterik gabe, Zalditeriako Zazpigarrena— (ingelesez: 7th Cavalry Regiment) Ameriketako Estatu Batuetako Armadako zalditeriako erregimentu bat da. Jatorria XIX. mendean du, eta haren ezizena Garryowen da, bere ereserkitzat hartu zuen Garryowen irlandar doinuaren ohorez. Berez, 1866ko ekainaren 28an sortu zen.

Zalditeriako 7. Erregimentua
Motaarmored regiment (en) Itzuli
Sorrera731UTCSat, 28 Jul 1866 :00:00 +00007amLarunbataLarunbata007k
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
AdarraRegular Army (United States) (en) Itzuli
Unitate nagusiaUnited States Cavalry (en) Itzuli
Egoitza nagusiaFort Cavazos (en) Itzuli
Gerrak eta guduak
Indiar Gerrak, Pancho Villa Expedition (en) Itzuli, Bigarren Mundu Gerra, Koreako Gerra, Vietnamgo Gerra, Golkoko Gerra, Irakeko Gerra eta Filipinak-Estatu Batuak Gerra

Mundu osoan zerbaitegatik ezaguna baldin bada, 1876. urtean Little Big Horngo gudua‎n George Armstrong Custer ofizialaren agindupean zegoelarik Zaldi Ero buruzagiaren agindupeko siux gudaroste batek eman zion jipoiarengatik da. Porrot ikaragarri honek garai hartako AEBetan erregimentu honetako militarrak heroi edo martiri bilakatu zituen.

Gaur egun, nagusiki gerra-gurdiz osaturiko indar armatu bilakatu da.

Kanpo estekak aldatu