Yves Allégret (Asnières-sur-Seine, 1907ko urriaren 13a - Paris, 1987ko urtarrilaren 31) frantses zinemagilea izan zen.

Yves Allégret

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakYves Édouard Allégret
JaiotzaAsnières-sur-Seine1905eko urriaren 13a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaJouars-Pontchartrain1987ko urtarrilaren 31 (81 urte)
Hobiratze lekuaJouars-Pontchartrain
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Simone Signoret  (1948 -  1951)
Michèle Cordoue (en) Itzuli  (1951 -  1987)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea eta errealizadorea
Lantokia(k)Frantzia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0001905 Allocine: 7717 Allmovie: p79354 TCM: 677399
Discogs: 826559 Find a Grave: 37608537 Edit the value on Wikidata

1930eko hamarkadan harremana izan zuen ezkerreko giro intelektualarekin, eta garai hartan hasi zen zinema-munduan lantxoak egiten, garai hartako zinemagile garrantzitsuenetako batzuen laguntzaile izatera iritsi zen arte (Cavalcanti, Renoir eta Féjosena, besteak beste). Hasierako film gehienak, era bateko eta besteko arazoak zirela-eta, ez ziren amaitu edota galdu egin dira. Simone Signoret antzezlearekin ezkondu zen, eta elkarrekin egin zituzten zenbait film; haien artean nabarmentzekoa da Dedé de Amberes (1948). Bere karrera osoan zehar, bi joera kontrajarri izan zituen: batetik, historia ongi zehaztuak aktore-zuzendaritza on batekin, eta bestetik, lan komertzialagoak. Lehen joerakoa da Harroak (1953), eta bigarrenekoa, berriz, Oasia (1955), Frantzian egin zen zinemaskopeko lehen filma. Cathérine Allégret antzezlearen aita zen.

Erreferentziak aldatu