You.com

bilaketa motorra

You.com pribatutasunari lehentasuna ematen dion bilaketa motorra da. Bilaketaren emaitzak laburbiltzeko webguneen kategoriak erabiltzen ditu, eta ez esteken zerrenda ohiko bilaketa-motorra gehienek bezala.[1][2] Salesforceko langile ohiek sortu zuten bilaketa-motorra, eta bere beta bertsio publikoa 2021eko azaroaren 9an argitara eman zuten.[3] Elkarrizketa batean, Richard Socher sortzaileetako batek esan zuen pribatutasun- eta pertsonalizazio-oreka duen bilaketa-motorra nahi zutela sortu.[4]

 You.com
Jatorria
Sorrera-urtea2020
Ezaugarriak
Kokapena
JabeaSuSea, Inc. (en) Itzuli
you.com

Historia aldatu

Webgunea 2020an sortu zuten Salesforceko bi enplegatu ohik, Bryan McCannek eta Richard Socherrek.[5] 2021ean beta bertsioa argitara eman nahi zutela iragarri ondoren, 20 milioi dolar jaso zuten Marc Benioff milioidunarengandik, Salesforce enpresako sortzailearengandik.[6]

2022ko martxoan, konpainiak YouWrite (GPT-3 testu-sorgailua) kaleratu zuen, mezu elektronikoak eta bestelako dokumentuak idazteko.[7][8]

Bilaketaren emaitzak aldatu

Bilaketa-motorrak bilaketa-emaitzak erakusten ditu webguneen arabera ordenatuta. Adibidez, Reddit webgunean aurkitutako emaitzen bilduma bateratua. Kategoriak erabiltzaileak sailkatu ditzake, bere interesen arabera pertsonalizatu ditzake.[2] Web-bilaketa egiteko Microsoft Bing bilatzailea erabiltzen da, azken batean.[9]

You.com-ek ez ditu erabiltzaileen IP helbideak gordetzen eta ez du jasotzen erabiltzaileen informazioa gero iragarkiak bideratzeko. You.com-ek bi aukera eskaintzen ditu: modu pertsonala eta modu pribatua, azken hau konfidentzialagoa.[10] Modu pertsonalean ez bezala, modu pribatuan You.com-ek ez ditu erabiltzaileen bilaketak gordetzen, ez ditu IP helbideak You.com-eko bazkideekin partekatzen eta ez du egindako bilaketari buruzko informazioa biltzen.[11]

Harrera aldatu

You.com-ek iruzkin positiboak jaso ditu, oro har, eta azpimarratuena informazioa antolatzeko modua izan da, The Verge-k liluragarritzat jotzen duena.[3]

Erreferentziak aldatu

  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} wikipediako «You.com» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Kanpoko estekak aldatu