Yosu Yurramendi

Doktorea, Université Pierre-et-Marie-Curie - Paris VI, 1984

Yosu Yurramendi Mendizabal matematikaria da, estatistika arloan aritutakoa. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle erretiratua da, eta Konputazio-Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean aritu izan zen irakasle eta ikertzaile.

Yosu Yurramendi
Bizitza
Hezkuntza
Tesi zuzendariaJean-Paul Benzécri
Doktorego ikaslea(k)Eduardo Rene Concepcion Morales (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: yosu-yurramendi-mendizabal

Ikerketa gaiak aldatu

Bere ikergaien artean datuen analisia[1] eta zenbakien zenbakitze-sistemak[2] dira azpimarragarrienak. SPSS eta R programazio-lengoaietan ere aditua da.

 
Itziar Irigoien, Iñigo Mendialdua, Yosu Yurramendi, Elena Lazkano eta Basilio Sierra.

Euskarazko produkzioa aldatu

Matematika era sakonean euskaraz landu zituen lehenengo matematikarietako bat izan zen. Anjeles Iztuetarekin batera 1977an Erabaketa teoria artikulua argitaratu zuen Elhuyar aldizkarian eta 1985ean Datuen analisia eta enuntziatuen logika Theoria aldizkarian.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 20 lan baino gehiago ditu katalogatuta.

Erreferentziak aldatu

  1. Yurramendi Mendizabal, Yosu. (1985). Datuen analisia eta enuntziatuen logika. ISSN 0495-4548. (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
  2. Yurramendi Mendizabal, Yosu. (2022). Stern-en segidan oinarritutako   zenbaki arrazional positiboen zenbait zenbakitze-sistema.  doi:https://doi.org/10.1387/ekaia.22943. (Noiz kontsultatua: 2022-08-08).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu