Yilingia spiciformis orain dela 551 eta 539 milioi urte inguru, Ediacararrean bizi izan zen har itxurako animalia izan zen, Kanbriarreko leherketa baino hamar milioi urte lehenago[1]. 2019an aurkitu ziren lehen fosilak Txinako hegoaldean, Dengying inguruan[2]. Panartropoda edo anelidoen antza duen bilateria goiztiar bat da. Kanbriarrean existitu ziren animalien antza du, eta adituek diote Kanbriarreko leherketa hain azkarra izan ez zenaren froga bat izan daitekeela.

Yilingia spiciformis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
GeneroaYilingia
Espeziea Yilingia spiciformis
[[|]]

Aurkikuntza aldatu

Yilingia spiciformis deitu diote, eta, guztira, 35 ale bildu dituzte. 5-26 mm zabal zen eta 27 cm luze izatera irits zitekeen. 50 segmentuta banatuta zegoen, ahoa eta isatsa zituen, bizkarra eta sabela, eta simetria bilaterala[3]. Hau da, animalia gehienek dituzten ezaugarriak zituzten[2].

Arrastoak, berriz, itsas hondoan narrasean ibiltzean sortu zituztela ondorioztatu dute zientzialariek. Mugitzeko gai izateak, gainera, iradokitzen du nerbio-sistema bat zutela, eta haren eraginpean erabakitzen zutela alde batera edo bestera joatea[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Barras, Colin. (2019-09-04). «Ancient worm fossil rolls back origins of animal life» Nature 573: 15–15.  doi:10.1038/d41586-019-02556-x. (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
  2. a b c cc-by-sa lizentziapean: Galarraga Aiestaran, Ana. «Duela 550 milioi urteko animalia mugikor eta bilateral baten fosila aurkitu dute» Elhuyar zientzia eta teknologia.
  3. (Ingelesez) Xiao, Shuhai; Xunlai Yuan; Zhou, Chuanming; Chen, Zhe. (2019-09-04). «Death march of a segmented and trilobate bilaterian elucidates early animal evolution» Nature: 1–4.  doi:10.1038/s41586-019-1522-7. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).

Kanpo estekak aldatu