Yetia edo Elurretako Gizon Izugarria[1][2] —zenbaitetan, ingelesezko abominable adjektiboari okerreko itzulpenaz, Elurretako Gizon Nardagarria[3] izenaz aipatua— (nepaleraz: हिममानव, «mendiko gizona») Tibet eta Nepalgo mitologiako izakia da. Tximino handitzat hartzen da, bi metro luze omen baita eta gorila baten itxura baitu, eta oin oso handiak omen ditu. Gorputza ilez estalia du, aurpegia izan ezik.

Yeti
Ezaugarriak
BaliokideakBig man in the tundra (en) Itzuli eta Gizon Basatia

Tibetar batzuek adierazi dute yetiak eraso egin diela. Tibetarrak ez diren hainbat alpinistak ere ikusi dutela diote, adibidez, Iñurrategi anaiek (Felix Iñurrategi eta Alberto Iñurrategi), eta gainera argazki bat atera omen zitzaion, baina flasha jarri gabe egin zenez, ez da ia-ia ezer ikusten. Ile apur batzuk ere aurkitu ziren, baina geroago egiaztatu zen ugaztun herbiboro batzuenak zirela.

Everesten mazelan monasterio budista batean oraindik kontserbatzen da yeti baten burutzat jotzen dutena, nahiz eta frogatu den ahuntz baten burua dela. Buruaren alboan eskaintzak uzten dituzte.

Ez dago egiazko dela frogatzerik.

Yetiaren antzekoak aldatu

Txutxuna aldatu

Txutxuna yetiaren mitoaren Errusiako bertsioa da. Nonbait, oin handiak ditu eta Siberian bizi da, eta beste yetiak bezalaxe, ia-ia ezinezkoa dela ikustea.

Bigfoota aldatu

Bigfoota edo sasquatcha Kanada mitologiako pertsonaia famatu bat da. Kanadako mendebaldean eta Estatu Batuetako ipar-ekialdean bizi omen da.

Yetiaren agerpenaren berriak aldatu

XIX. mendean aldatu

1832an, B.H Hodgson britainiarrak idatziz lehen aldiz aipatu zuen: ehizan zebilela, Nepalgo iparraldean, izaki hankabiko isatsgabe bat ikusi zuen, gorputz osoa ile ilunez estalia zuena. Orangutana zela pentsatu zuen.

XX. mendean aldatu

1921

Howard-Bunyk oin arrasto handi bat aurkitu zuen, Everesten, 6.000 metroko altueran.

1925

N.A. Tombazzi britainiar argazkilaria, yeti bat ikusi omen zuen 5.000 metroko altueran, Zemu glaziarrean. Argazkilariak deskribatu zuenez, izaki bizidun baten antzekoa zen, eta batzuetan gelditu egiten zen zuhaixka batzuk erauzteko.

1970

Williams alpinistak ere arrasto batzuk ikusi zituen, Annapurna igotzen ari zenean, 4.000 metroko altueran. Gau horretan ere ikusi omen zuen tximino baten antzeko pertsonaia bat, lau hankatan saltoka.

1972

Nepalgo ekialdeko Arun haranera zihoan espedizio zientifiko batean, argazki bat egin zioten arrasto handi bati. Croninek, espedizioko kide eta zoologoak, esan zuen arrastoa Shiptonek egindako argazkikoen oso antzekoak zirela.

Liburuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Ibon SARASOLA: Zehazki hiztegia, «abominable» sarrera.
  2. Mikel MORRIS: Morris Student Plus hiztegia, ingelesezko «abominable» sarrera.
  3. Elurretako gizon nardagarria, R. A. Montgomery. Elkar-Timun Mas

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu