Yazilikaya

Hititen santutegia Hattusa hiriburutik gertu

Yazilikaya (turkieraz: harkaitz idatzia) Brontze Aroko Hattusako santutegia izan zen, Hititen inperioaren hiriburua, gaur egungo Turkian. Harrizko erliebe horiek hititen artearen adibide nabarmena dira, eta oro har, kultura horretako erliebe garrantzitsuentzat hartzen dira.

Yazilikaya
Yazılıkaya
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Hatusa: hititen hiriburua
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaÇorum probintzia
Koordenatuak40°01′30″N 34°37′58″E / 40.025°N 34.6328°E / 40.025; 34.6328
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. XIII. mendea
Arkitektura
Azalera1,8 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia377-002
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

Hititentzako leku sakratua izan zen, Hattusa hiriko ateetatik gertu kokatua. Bi ganbera nagusi zituen. Sabairik gabeko ganberetarako sarbidea sarrerako ateek eta haien parean eraikitako egiturek kontrolatzen zuten, baina egitura horien zimenduek bakarrik iraun dute gaur egun. Gaur, Hititen panteoiko jainko-jainkosak irudikatzen dituzten A eta B ganberen erliebeak dira ikusgarrienak. Santutegiaren erabilera Urte Berriaren ospatzeko zeremoniak izan zitekeela uste da. Rita Gautschy eta Eberhard Zangger-en 2019. urteko artikulu batean iradoki zuten lekua denbora mantentzeko gailu gisa erabil zitekeela, grabatuak ilargiaren eta eguzkiaren mugimenduaren markatzaile gisa erabiliz.[1] Gutxienez K.a. XVI. mendearen bukaeratik erabiltzen zen, baina arrokan egindako erliebe gehienak K.a. XIII. mendearen amaieran Tudhaliya IV eta Shubiluliuma II.a erregeen garaikoak dira, tokia nabarmen zaharberritu zenean.

A ganbera aldatu

Zirraragarriena A ganbera da, prozesioan doazen 64 jainkoren erliebea duena. Ezkerreko paretak gizonezkoen jainkoen prozesioa erakusten du, gona motza tradizionalarekin jantzita, zapata puntazorrotzak eta adardun txapelak erabiliz[oh 1]. Mendietako jainkoak ere mendi harritsuak sinbolizatzeko gona mailakatuekin agertzen dira. Eskuineko horman, jainkosen prozesioa ageri da koroa eta gona luzeak erabiliz. (Hititentzat Anatoliaren paisaiaren zatirik handiena sakratua zen nolabait, mendiak, ibaiak eta iturburuak sakratuak zirelako, eta jainkoekin batera, tratatuen lekuko gisa aipatzen ziren.[2]) Banaketa horren salbuespen bakarra maitasunaren eta gerraren jainkosa da, Shaushka (Mesopotamiako Ishtar/Inanna jainkosa antzekoa). Bi emakumezkok parte hartzen dute prozesioan. Hori, seguruenik, gerrako jainkosa bezalako ezaugarri maskulinoengatik da. Prozesioek panteoiko bikote gorenaren erdiko eszenara eramaten dute: ekaitzaren eta oro har, eguraldiaren eta zeruaren Teshub jainko hurrita, edo hititen bertsioa den Tarḫunna, eta Hebat eguzkiaren jainkosa urritentzat, Arinnako eguzki-jainkosa hititentzat. Zeruaren jainkoa bi mendiko-jaikoen gainean ageri da, eguzkiaren jainkosa pantera batean dagoen bitartean. Eguzkiaren jainkosaren atzetik Sharruma semea, Alanzu alaba eta biloba bat ageri dira.

Yzilikayan ez da aurkituko hititen erlijioaren jainko-eta jainkosa tipikoak, hurriten eta beste herrien jainko-jainkosen eragina sakona baita.[3]

B ganbera aldatu

B ganbera txikiagoa eta estuagoa da baina erliebe gutxiago eta handiagoak ditu eta hobeto gorde dira. Tudhaliya IV.aren mausoleoa edo memoriala izan zitekeen.

Jatorri anitzeko jainko eta jainkosak aldatu

Yazilikayan nabaria da beste kultura batzuetako jainko eta jainkosak beren panteoiarekin asimilatzeko hititen joera. Mesopotamiako jakinduriaren jainkoa, Ea (Enki), gizonen prozesioan agertzen da, eta Teshub, urriten jainkoa zena, hititen ekaitzaren jaikoarekin sinkretismoan batu zen. Hebaten jatorrizko bikotekidea aldatu egin zen bere eta Teshuben seme (Sharruma) bilakatu zen, eta gero hititen Arinnako eguzki jainkosarekin sinkretismo bidez batu zen.

Uste da, Puduhepa, apaiz hurrita baten alaba eta Hattusili IIIa errege hititaren emazteak, garrantzi handia izan zuela hititen erlijioen urritena izan zuen eragina handitzen.

Irakurketa kosmologikoa aldatu

2021eko azterlan baten arabera, santutegiak kosmosaren hiru mailak hartzen zituen kontuan: lurra, zerua eta azpimundua; prozesu ziklikoez gain (eguna/gaua, ilargi-faseak eta uda/negua), Ilargi-eguzkitar egutegi gisa erabiltzen ziren. Dena den, A ganberako jainko-jainkosek iparraldeko izarrak irudikatzen dituzte dituzte eta B ganberakoek azpimundua ordezkatzen zuen.[4] Horrek hititen beste santutegi eta eraikin sakratuei buruz ikertu denarekin bat dator:

Hititen barruti sakratuen lagin estatistikoki esanguratsu baten analisiak erakusten du Hititen monumentuak orientabide astronomiko eta topografikoen eredu zehaztuei atxiki zitzaizkiela, hititen kulturari eta erlijioari buruz dakigunarekin bat datozenak.(González-García eta Belmonte 2014, 319–320; Belmonte eta González-García 2015, 20).[1]

Irudi galeria aldatu

Kultur ondare izendapena aldatu

Yazilikaya Hattusa gune arkeologikoaren parte da, eta Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1986an.[5]

Ikus, gainera aldatu

Oharrak aldatu

  1. Asia mendebaleko antzinaroan ohikoa izan zen jainkotasuna adarren bidez irudikatzea.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Zangger, Eberhard; Gautschy, Rita. (2019-04-05). «Celestial Aspects of Hittite Religion: An Investigation of the Rock Sanctuary Yazılıkaya» Journal of Skyscape Archaeology 5 (1): 5–38.  doi:10.1558/jsa.37641. ISSN 2055-348X. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  2. (Ingelesez) Hawkins, John David. (2014). Sacred landscapes of Hittites and Luwians: proceedings of the international conference in honour of Franca Pecchioli Daddi, Florence, February 6th-8th 2014. Firenze University Press, 1 or. ISBN 978-88-6655-904-7. PMC 1055234756. (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  3. (Ingelesez) Bonatz, Dominik. (2007). The Iconography of Religion in the Hittite, Luwian, and Aramaean Kingdoms. Free University of Berlin, 5 or..
  4. (Ingelesez) Zangger, Eberhard; Krupp, E. C.; Demirel, Serkan; Gautschy, Rita. (2021-09-21). «Celestial Aspects of Hittite Religion, Part 2: Cosmic Symbolism at Yazilikaya» Journal of Skyscape Archaeology 7 (1): 57–94–57–94.  doi:10.1558/jsa.17829. ISSN 2055-3498. (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  5. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Hattusha: the Hittite Capital» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).

Kanpo estekak aldatu