Yattah (Hebron)

Yattah» orritik birbideratua)

Yattah (arabieraz: يطّا; hebreeraz: יטה) Zisjordaniako hiria da. Bertan 45.000 biztanletik gora aurki daitezke. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da.

Yattah
hiria
Administrazioa
Herrialdea Palestina
GobernazioaHebron
AlkateaKhalil Younis
Geografia
Koordenatuak31°26′52″N 35°05′24″E / 31.4478°N 35.09°E / 31.4478; 35.09
Map
Azalera133 km²
Altuera758 m
Demografia
Biztanleria167.424
Dentsitatea365,95 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
yatta-munc.org

Historia aldatu

Antzinaroa aldatu

Yattah gailur zahar batean kokatuta dago, eta Biblian aipatzen den Juttah hiriaren kokapen berean dagoela uste da. 1931n, K. O. 2. mendeko hilerri judu bat aurkitu zen bertan. K. O. 4. mendean, Eusebio Zesareakoak Yattah "Beit Gubrin hiriaren hegoaldean, hemezortzi miliatara zegoen eta judutarrez betetako herri handia" zela idatzi zuen. Herrian bizi diren hainbat palestinarrek Arabiako tribu judutarren ondorengoak direla uste dute.

Otomandar garaia aldatu

Yatta, Palestinako gainerako lurraldeekin batera, 1517an Otomandar Inperioko zati izatera pasa zen.

Britainiar mandatua aldatu

1922an Palestinan Britainiar Mandatuko agintariek egindako erroldaren arabera, Yattah-n 3.179 lagun bizi ziren, denak musulmanak. 1931n beste errolda bat egin zen eta 4.034 biztanle kontatu ziren, 767 etxetan, eta denak musulmanak. 1945eko datuen arabera, Yattah-ko biztanleria 5.260 lagunekoa zen, denak musulmanak.

Jordania aldatu

1948ko arabiar-israeldar gerraren ondorioz, eta 1949ko armistizioaren ondoren, Yattah Jordaniaren zati izatera pasa zen. 1961n Jordaniak egindako erroldaren arabera, urte hartan 6.326 biztanle zituen herriak.

1967 ondoren aldatu

1967ko arabiar-israeldar gerra amaitu zenetik, Yattah (eta Zisjordania osoa) Israelen menpe egon dira. 1995etik aurrera, Palestinar Aginte Nazionalak gobernatu izan du.

1967ko erroldaren arabera, 7.281 biztanle zituen herriak.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Palestinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.